Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

“Yo quiero ser científica” antzezlanak, NUP-eko ikertzaile emakumeek interpretatuak, 500 ikasle baino gehiago bildu ditu Tuteran

Zientzialari emakume historikoei buruzko antzezlana Gaztambide Antzokian egin zen, Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko IV. Jardunaldietan

"Yo quiero ser científica” izeneko antzezlanean Nafarroako Unibertsitate Publikoko hamaika irakasle emakumezkok aurreko mendeetako zientzialari emakumeen bizitza eta lana berreskuratzen dituzte. Antzezlana gaur egin da, asteartea (azaroaren 8a) Tuterako Gaztambide Antzokian, Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko IV. Jardunaldien barruan, NUPeko izen bereko Katedrak antolatua. Antzezlana Erriberako hiriburuko Udalarekin lankidetzan egin da, eta lau ikastetxe publikotako 516 ikasle bildu ditu. Ikastetxe horietatik hiru Tuterakoak dira (Elvira España, Griseras eta Monte San Julián), eta laugarrena Arguedaskoa (Sancho Ramírez).

Informazio gehiago