Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Iñigo Mugueta NUPeko irakasleak lau programa eginen ditu Twitchen, Historia ikasteko bideojokoen bere proiektuari buruz

Emanaldiak azaroko asteazkenetan izanen dira, 20:00etatik 21:00etara, bihar hasita, eta zenbait gonbidatuk hartuko dute parte
 
 

Iñigo Mugueta Moreno Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko Erdi Aroko Historiako irakasleak Historia ikasteko bideojokoak erabiltzeari buruzko bere ikerketa-proiektua hizpide izanen duen programa bat eginen du azaroan, zuzeneko emanaldien Twitch plataformaren bidez. Emanaldiak azaroko lau asteazkenetan izanen dira, eta zenbait gonbidatuk hartuko dute parte. Lehenbizikoa bihar izanen da, hilak 9, “Europa Universalis IV. Estrategia pantailan” izenburupean. Twitcheko kanalak GTLHistory du izena.