Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Besteak beste, esperimentuak, tailerrak eta dastaketak izan ziren irailaren 30ean; jarduerak Civicanen, NUPen bertan edo aire zabalean egin ziren
Osotara 1.084 lagun joan ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatutako jardueretara (30etik gora) irailaren 30ean, Ikertzaileen Gau Europarra zela-eta. Esperimentuak, tailerrak, hitzaldiak, dastaketak, landaredia eta fauna aztertzeko zientzia-arloko paseoak eta mapatoi solidarioa izan ziren, esaterako. Jarduerak nagusiki Civicanen egin ziren (Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur zentroa), baina baita NUPen bertan eta aire zabalean ere.