Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Neurozientzia Kognitiboko eta Portaeraren Neurozientzietako ikerketa-taldearen bidez, web mintegi batzuen doako ziklo bat jarri du martxan: Ideia handiak psikologian eta neurozientzietan. Ziklo horren harira, bihar, irailaren 16an, ostirala, 18:00etan, “Irrazionaltasunetik zentzu komunera: krisi ekosozialaren aurreko jarrerak“ mintegia eginen da, Nacho Casado Bigarren hezkuntzako irakasle eta Extinction Rebellion elkarteko kideak gidatuta. Mintegiak ekimenaren webgunean jarraitzen ahal dira.