Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Zabalik dago “3 minutuan” lehiaketan izena emateko epea ikasketa amaierako lanak hobekien azaltzen dituzten NUPeko ikasleentzat

Graduko eta masterreko ikasleek hartzen ahal dute parte, eta urriaren 14an bukatuko da izena emateko epea, 14:00etan

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) “3 minutuan” lehiaketaren beste edizio bat jarri du abian. Ikasketa amaierako lanen edukia publiko ez-espezializatuari 180 segundoan hobekien azaltzen dioten graduko eta masterreko NUPeko ikasleak saritzen dira lehiaketan. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 14an bukatuko da, ostiralean.

Informazio gehiago