Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Ilustrazio zientifikoari buruzko hitzaldi bat eta zientziazko eta umorezko “Carbón” ikuskizuna, aste honetan Artearen eta Zientziaren 2022ko Jaialdian

NUPeko Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko LABORAL Kutxa Katedrak antolatu du

Artearen eta Zientziaren 2022ko Jaialdiaren hirugarren asteak bi jarduera izanen ditu Iruñean: ekainaren 15ean, asteazkena, 19:30ean, ilustrazio zientifikoari buruzko hitzaldi bat Nafarroako Museoan, eta ekainaren 18an, larunbata, 19:30ean, zientziazko, umorezko eta poesiazko ikuskizun bat Planetarioan, “Carbón, la brillante historia de una piedra negra”, izenekoa, 7 urtetik gorakoentzat.

Informazio gehiago