Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Badakigu nork irabazi duen NUPeko 2022ko tesi-harien #HiloTesis lehiaketa:
A.- Kategoria orokorra, NUPeko 2022ko tesi-hari onena (#HiloTesis):
Lehenbiziko saria: Eduardo José Jarauta Ayensa
Bigarren saria: David Lumbreras Magallón
Hirugarren saria: Elieser Ernesto Gallego Martínez
Zorionak!
Tesia lehiaketa hasi aurreko sei hilabetean defendatu duten NUPeko doktoretzako ikasleek, kontuan izanda 2022ko apirilaren 19an hasi dela
Lehiaketa apirilaren 19tik 30era eginen da, bi egun horiek barne. Ez dira kontuan hartuko epe horretatik kanpo argitaratutako hariak.
Ikasle bakoitzak bere haria argitaratuko du, eta, ondoren, lehiaketan izena eman eta bere harirako esteka bidali beharko du inprimaki honen bidez: https://forms.office.com/r/W9nG8VabJ7. Ez dira kontuan hartuko inprimakiaren bidez behar bezala bidali ez diren hariak.
Hariaren lehenbiziko txioak @RedDivulga, @CrueUniversidad, @UNavarra eta @Cultupna aipatu behar ditu, eta “Abro #HiloTesis" aipamenarekin amaituko da.
Haria Estatuko edozein hizkuntza koofizialetan argitaratzen ahalko da, baina Unibertsitateak gaztelaniara itzulitako bertsio bat emanen du baldin eta bi kategorietako edozeinetan fase nazionalerako hautatzen badute.
Parte-hartzaileek arau eta jarraibide hauek bete behar dituzte:
Tokiko fasea: hiru sari (lehena, bigarrena eta hirugarrena) doktoretza-tesien Hari hoberenentzat; sariak 200, 100 eta 50 eurokoak izanen dira hurrenez hurren.
Fase nazionala: sariak Nafarroako Unibertsitate Publikoko lehiakideren bati esleituz gero, sari hauek emateko konpromisoa hartzen du NUPek:
1.Adierazpena eta edukia (5 puntu gehienez): hizkera arrunta (teknizismorik eta jargoi zientifikorik gabekoa) eta dibulgatzailea erabiltzea, espezializaziorik gabeko irakurleak gai izan daitezen testuingurua, ikergaia eta haren garrantzia ulertzeko. Metodologia, emaitza garrantzitsuenak eta ondorioak deskribatzean, egitura logikoa eta erakargarria erabiltzea. Aldizkari eta eduki espezializatuetarako estekak saihestea. Ez mintzatzea arinkeriaz ikerketaren edukiari buruz; dibulgatzailea izan behar du, hurbila, baina zorroztasunik galdu gabe.
2. Sormena (5 puntu gehienez): modu egokian eta erakargarrian erabiltzea edukia aberasteko elementuak, hala nola emotikonoak, irudiak, estekak, bideoak edo GIF animatuak. Aurkezpenak irakurleen jakin-mina piztu behar du.
I. eranskina. Maiz egiten diren galderak eta gomendioak