Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Natalia Martínez, graduan, eta Javier Sacristán, masterrean, NUPeko “3 Minutuan” lehiaketaren irabazleak

Bigarren lekuan sailkatu ziren Iñaki Hulsman (gradua) eta Amaya Echarte (masterra) eta hirugarren lekuan Julen Simón eta Javier Jiménez graduan eta masterrean, hurrenez hurren,

Natalia Martínez Fernándezek, Gradu Amaierako Lanen kategorian, eta Javier Sacristán Sillerok, Master Amaierako Lanen kategorian, irabazi dute “3 minutuan” dibulgazio lehiaketaren seigarren edizioa. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak antolatu du lehiaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez. Lehiaketaren finala atzo arratsaldean egin zen, azaroak 18, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan.

Natalia Martínezek (Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan) “Construyendo un futuro sostenible desde la infancia” lana aurkeztu zuen, eta “Didactic proposal to promote sustainable competencies in an Early Childhood Education classroom” bere gradu amaierako lanari zegokion (María Napal Frailek zuzendua). 

Informazio gehiago

Finalaren bideoak HEMEN