Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Lizarrako Kultur Etxea: "Begi Elektronikoa" argazki-erakusketa

Martxoaren 3ra arte

Imagen de la exposición El ojo electrónico

Azalpena: Erakusketan ekorketazko mikroskopio elektroniko batekin lorturiko berrogeita hamarretik gora argazki daude ikusgai, eta, horri esker, gehienez ere 4.000 aldiz handiagotutako irudi harrigarriak ikusten ahal dira, eguneroko bizitza erakusten dutenak (intsektuak, landareak, osagai kimikoak, mikrofosilak, edo boligrafoak eta txanponak). Erakusketarako, egileak hainbat lagin erabili ditu. Laginen jatorrizko tamainak 1-0,005 milimetro bitartekoak dira, eta NUPena den ekorketako mikroskopio elektroniko baten bidez handiagotu ditu (marka: JEOL JSM-5610-LV). Ekorketako mikroskopio elektronikoak giza begiarentzat txikiegiak diren gauzak ikusteko aukera ematen digu, ahalmen handiagoa baitu mikroskopio optikoak baino. Mikroskopio elektronikoak, mikroskopio optikoaz bestera, energia-karga handiko elektroiak erabiltzen ditu. Optikoak, berriz, fotoiez baliatzen da, hau da, argiaz. Konparazio modura, giza begiak 0,1 milimetro du ikusmenaren muga; mikroskopio optikoak, 0,0002 milimetro, eta ekorketazko mikroskopiak, 40 nanometro inguru. Nanometro batek 1/1.000.000 milimetroren balioa du. Horregatik, mikroskopio elektronikoari esker, energia-karga handiko elektroiak erabiltzen dituenez, 2.000 aldiz handitzetik 300.000 aldiz handitzera pasatzen ahal gara batez beste.

Egilea: José Javier Vesperinas Oroz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko teknikaria.

Norentzat: edonorentzat.

Tokia: Lizarrako Fray Diego kultur etxea

Egunak: otsailaren 8tik martxoaren 3ra arte

Erakusketaren ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era; eta igandeetan eta jai-egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea, “NUP antenak” ekimenaren bidez)

Laguntzaileak: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa eta Lizarrako Udala.

 

logo FECYT