Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Zabalik dago FotCiencia 2015 deialdia

BannerZientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) deialdia egin dute FotCiencia argazkigintza zientifikoaren lehiaketaren beste edizio baterako.  Helburua da zientzia eta teknologia hiritarrengana hurbiltzea, ikuspegi artistiko eta estetikoaren bidez, eta irudi zientifikoen bitartez ekartzen zaie hori, baita irudiztatzen den egitate zientifikoari buruzko iruzkin idatzia emanez ere.

Zazpi sari emango dira 600 eta 2.200 euro artekoak. Argazkiak aurkezteko epea urriaren 29an bukatuko da, 14:00etan (Espainia penintsulako ordua).

Parte hartzea irekia dago beste lehiaketa batzuetan edo FotCienciaren aurreko edizioetan sarituak izan ez diren eta beren argazkiak aurkezten dituzten adinez nagusi guztientzat, lehiaketaren gaian sartzen badira. "Zientzia ikasgelan" modalitatea bigarren hezkuntzako eta erdi mailako prestakuntza zikloetan dabiltzan ikasleei zuzentzen zaie.