Hasiera > Gizarte jarduera > Mentoretza soziala > Ruiseñor - Urretxindorra Proiektua
Mentoretza sozialeko proiektu bat da, unibertsitateko ikasleek ikasturtean zehar Lehen Hezkuntzakoei laguntza emateko pentsatua dagoena. Mentoreek harreman positiboa eraiki behar dute adingabeekin, eta lagundu egin behar diete pertsonalki eta sozialki garatzen. Unibertsitateko ikasleentzat ere aukera ezin hobea da heldutasun eredu positiboa garatzeko.
Proiektuak ekarpena eginen dio elkarrizketa sozial eta kulturalari, topaguneak partekatu ohi ez dituzten errealitate sozial desberdinetako pertsonak eta taldeak harremanetan jarriz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren bidez, mentoretza sozialaren aldeko apustua egiten du, esparru horretan garatutako hainbat proiektu biltzen dituzten sareetan parte hartuz.