Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Talde-tailerrak

Seihileko bakoitzean, kredituak lortzeko balio duten tailerrak eskaintzen zaizkie NUPeko ikasleei.

2024-2025 ikasturtea (laster informazio gehiago)

Egon erne Instagrameko @upnasocial kontuari; inskripzioak irailean irekiko ditugu. Aurten tailer hauek eskainiko ditugu:

  • “Gorputzak, plazerak eta sexualitateak”. Helburua: ikuspegi positibotik eta dibertsitatea aintzat hartuz sexualitatearen ikuspegi orokorra ematea.Asteazkenetan, 15:00etatik 17:00etara, otsailaren 12tik martxoaren 19ra.
  • “Antsietatearen haitzuloa gurutzatzen”. Helburua: estresa eta antsietatea kontrolatu eta kudeatzeko zenbait tresna eta estrategiaren berri izan, besteekin haietaz mintzatu, eta haiek erabiltzea. Astearteetan, 12:00etatik 14:00etara, otsailaren 11tik martxoaren 18ra.
  • “Maitasunaren eta harreman seguruen eskola”. Helburua: espazio bat sortzea gogoeta egiteko eta bikote-harreman berdinzale eta seguruak eraikitzeko. Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara, otsailaren 20tik martxoaren 27ra.
  • “Neure burua elikatzen”. Helburua: itxi zauriak eta egin itzazu bakeak zeure buruarekin. Astelehenetan, 11:00etatik 13:00etara. Otsailaren 17tik martxoaren 24ra.
  • “Sexu erasoen ondoko lehenbiziko laguntza emozionala”. Gune atsegin bat eskainiko dugu indarkeria matxistako egoerak identifikatzen ikasteko eta eraso bat sufritu duen pertsona baten ondoezari erantzutea helburu duten tresna emozionalak emateko. Data zehaztu gabe dago.