Hasiera > Ikuskapen Unitatea > Gorabeherak eta abisuak
Ikuskaritza Unitateak kasu hauetan hartzen ahalko du esku:
Jarduteko Planak arautuko du nola jaso behar diren kexa, iradokizun, esker on eta kontsultak, honako honi dagokionez: “eginkizunak betetzearen aldeko kultura, gardentasunetik abiatuz, irakasleen eta ikasleen eskubideei ez ezik betebeharrei buruzko informazioa ere emanez, eragileen arteko etengabeko komunikazioan”.
Ikastegi eta sailen erantzukizuna
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek ezartzen dute ikastegiko dekano edo zuzendariaren eta saileko zuzendariaren eginkizunak “ikastegian irakaskuntza betetzen dela kontrolatzea” eta “irakaskuntzaren kalitatea etengabe hobetzen saiatzea” direla hurrenez hurren. Halaber, 47. artikuluaren c) eta i) letretan xedatzen denez, hauek dira saileko zuzendariaren eginkizunak: “saileko irakaskuntzako eta ikerketako jarduerak koordinatzea” eta “irakaskuntzako eta ikerketako eginbeharrak bete daitezen zaintzea”.
Era berean, unibertsitateko irakasleen araubideari buruzko 1985eko apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuaren 19.3 artikuluak ezartzen duenez, “diziplina falta dakarten ekintzak edo jokabideak onartzen edo estaltzen dituzten agintari akademikoek horren erantzukizuna izanen dute, eta ordenamendu juridikoan ezarritako jarduketak eginen dira horiek zuzentzeko”.