Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

3 minutuan

Hasiera > 3 minutuan

Kultura Zientifikoaren Unitatea
Unibertsitate Zabalpenaren eta Ardura Sozialaren Atala (Kulturako eta Kiroletako Unitatea)
Arrosadiko Campusa
31006 Iruña
Tel. 948 16 84 08
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Ver item previo de carrusel Ver item siguiente de carrusel

Hiru minutuan NUP

Premiados 2023

+ Jakitea

Hiru minutuan NUP

+ Jakitea

Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, egiten duen dibulgazio eta zabalkuntza zientifikoa bultzatu eta sustatzeko politikaren esparruan, funtsezkotzat jotzen du publiko orokorrari jakinaraztea zergatik den ikerketa garrantzitsua eta zein den gizarteari egiten dion ekarpena.

Horretarako, bi lehiaketa egiten dira, eta haietan parte hartzeko aukera dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek eta prestakuntzaldian dauden ikertzaileek: “Tesiak hiru minutuan” eta “Hiru minutuan”. Batean zein bestean, ikerketa hiru minutuan azaltzea da helburua, ahoz, jende xumeak erraz ulertzeko moduan. Espezialista ez den jendeari jendaurreko ekitaldi batean ideiak komunikatzeko gaitasuna saritzen da. Bi ekimen horiek Australiako Queenslandeko Unibertsitateko “Three Minutes Thesis” lehiaketa dute oinarria.

Bi lehiaketetako bakoitzak bere antolatzaileak ditu, baita bere modalitateak ere: “Tesiak hiru minutuan” izeneko lehiaketan doktoretza-tesiak saritzen dira eta Campus Iberusek antolatua dago. “Hiru minutuan”, berriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen du, graduko eta masterreko ikasleentzat.

 

Hiru minutuan” lehiaketa (gradu eta master amaierako lanak) (NUP)

“Hiru minutuan” lehiaketa 2016an egin zen lehenbiziko aldiz. Graduko eta masterreko ikasleentzat egiten da. Lehiaketaren bidez, ikasketa amaierako lanen edukia (gradu eta master amaierako lanena) espezializatua ez den publiko bati 180 segundoan hobekien azaltzen diotenak saritzen dira.

Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute.

Espainiako Radio Nacionalek ere kolaboratzen du.

 

Tesiak hiru minutuan” (doktoretza-tesiak) (Campus Iberus)

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2012an egin zuen lehenbiziko aldiz “Tesiak hiru minutuan” izeneko lehiaketa. Harrezkeroztik, urtero egin da sariketa honen deialdia.

Lehenbiziko bi edizioak Nafarroako Unibertsitate Publikoko azken ikasmailetako ikasleentzat eta prestakuntzan ari ziren ikertzaileentzat izan ziren, eta Ikerketako Errektoreordetzak, Komunikazio Zerbitzuak (Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez) eta Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiak sustatu zituzten. Hauxe zen lehiaketaren muina: parte-hartzaileek denbora tarte mugatu batean azaldu behar zuten beren ikerketaren edo ikasketen amaierako proiektuaren garapena.

Lehenbiziko bi edizioetan sortutako interesa eta lortutako arrakasta ikusita, 2014ko edizioan, parte hartu zutenen kopurua handitu zen, Campus Iberuseko lau unibertsitateetako (Errioxa, Lleida, Nafarroako publikoa eta Zaragoza) prestakuntzaldiko ikertzaileei aukera emanez lehiaketan parte hartzeko. Horren bidez, partzuergoko unibertsitateetan ikerkuntzaren garapena ere bultzatu nahi zen.

2016tik aurrera, “Tesiak hiru minutuan” lehiaketaren antolamendua, doktoretza-tesien modalitatean, Campus Iberusi dagokio. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgunea

 

3 minutuan

Jakitea +

Bideoak

2021eko irabazleak

Jakitea +