Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Irak.-iker.

Gorabeherei kasu egin eta ebaztea

Itzuli



Informatika Zerbitzuak bere gain hartzen du Unibertsitateko ekipamendu informarikoan sor daitezkeen gorabeherei kasu egin eta ebazteko ardura, bai hardwarea dela-eta, baita softwarea dela-eta.

Zerbitzu honek erabilera orokorreko softwarean (sistema operatiboak, aplikazio ofimatikoak, posta elektronikoko bezeroak, birusaren kontrakoak, WIFI konexioa, inprimagailuen konexioa eta konfigurazioa, eta abar...) sor daitezkeen arazoak konpontzen ditu, eta lehen mailako arreta egiten dio erabilera murritzagoa daukan softwareari (Sorolla, Mathematica, SPSS, eta abar...). Halaber, Unibertsitateko ekipoetako hardware arazoak ere konpontzen ditu.

Zerbitzuaren baldintzak

  • Unibertsitatearenak diren mahai gaineko ordenagailuei eta ordenagailu eramgarriei zerbitzu hau ematen zaie:
    • Sistema eragilea: instalazioa eta konfigurazioa.
    • Aplikazioak: instalazioa eta konfigurazioa (1).
    • Kable sarea: Unibertsitateko kable sarearen konfigurazioa.
    • Hari gabeko sarea: ekipo eramangarrietan, eta betiere software osagai egokia baldin badaukate, Campuseko hari gabeko edozein sareren konfigurazioa. 
  • Unibertsitatearenak diren netbook-ei zerbitzu hau ematen zaie:
    • Aplikazioak: antibirusa instalatzeko aholkularitza.
    • Hari gabeko sarea: hari gabeko sare irekiaren eta eduroam sarearen konfigurazioa (betiere ekipoak software osagai egokia baldin badauka). 
  • Unibertsitatearen tableta eta smartphone korporatiboei (Unibertsitateko pertsona bakarreko organoei dagozkienak beren karguari esker) zerbitzu hau ematen zaie:
    • Aplikazioak: Unibertsitatearen kontuko mezuak kontsultatzeko beharrezkoa den posta elektronikoko bezeroaren konfigurazioa.
    • Hari gabeko sarea: hari gabeko sare irekiaren eta eduroam sarearen konfigurazioa (betiere ekipoak software osagai egokia baldin badauka). 
  • Norberaren mahai gaineko ekipo edo ordenagailu eramgarriei ematen zaien zerbitzua zerbitzu honetara mugatzen da zorrozki:
    • Aplikazioak: antibirus korporatiboak norberaren ekipoetarako daukan bertsioa instalatzeko aholkularitza.
    • Hari gabeko sarea: hari gabeko sare irekiaren konfigurazioa.

Hemen aipatu gabeko gainerako ekipoei ez zaie inolako zerbitzurik emango.

Norberaren ekipoek ez bezala, Unibertsitatearen ekipoek inbentarioko eranskailu bat edukiko dute.

(1) Aplikazioek baldintza hauek bete behar dituzte: Unibertsitateak dagokion lizentzia eduki behar du horietarako edo doako lizentzia, antibirus korporatiboaren Campus bertsioa eta posta elektronikoko bezeroa barne.

Gorabeherak jakinaraztea

Honako hauek dira gorabeherak jakinarazteko bideak:

Iruñeko campusa
Tuterako campusa



Itzuli