Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Irak.-iker.

Norberak erabiltzeko Office 365 ProPlus unibertsitate komunitatearentzat

Itzuli



Microsoftek martxan jarri du kanpaina bat, "Office 365 ProPlus: Microsoft Office doan hezkuntza komunitatearentzat". Kanpaina honek modua emango die NUPeko unibertsitate komunitateko kide guztiei norberak erabiltzeko Office ProPlus lizentziak doan jaisteko, harpidetzan oinarritutako Officerako auto-erregistroaren atari baten bidez. Atari horrek honako hauek ditu:

• Microsoft Word, Excel, PowerPoint, OneNote, Outlook, Access eta Publisher programen azken bertsioa

• Lizentzia hauek gehienez 15 gailutan instalatzeko aukera: 5 mahaigainean, 5 tabletetan eta 5 telefono mugikorretan

• Norberak erabiltzeko OneDrive-n terabyte 1 gordetzeko ahalmena.

• Office Online

Lizentzia hauek eskuratzeko, komunitateko kide bakoitzak (AZL, Irakasle-Ikertzaileak edo IKASLEAK), atari horretara sartu behar du, jarraibide hauek betez:

Nola erregistratu

Argibide gehiago

 



Itzuli