Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Irak.-iker.

Datu sarea

Itzuli



Informatika Zerbitzuak kudeatzen du Unibertsitatearen datu sarea; sare honek elkarlotzen ditu Arrosadiko eta Tuterako campuseko eraikinak eta Iruñeko ospitalguneko Osasun Zientzien eraikina. Hogei eraikin baino gehiago elkarrekin konektatzen dira Unibertsitatearen kableatu eta zuntz optikozko azpiegituren bidez, edo komunikazio operatzaileek emandako distantzia luzeko loturen bidez. Unibertsitatearen sareak gaitasun handiko loturak ditu eta hierarkizatuta dago. Aplikazioetarako eta informatika zerbitzuetarako sarrera ematen du.

Informatika Zerbitzua datu-sarearen kudeaketaz arduratzen da, eta diseinu, eta plangintza-lanak egiten ditu, baita sare-azpiegiturak erosi eta ezartzen ditu ere: campuseko edo eraikinetako kableatua, ekipamendua. Beste alde batetik, sarea funtzionatzeko behar diren oinarrizko zerbitzuak ematen dira, eta sare-monitorizazioa eta operazioa egiten dira, sarea ongi funtzionatuko duela baieztatzeko eta zerbitzua erabilgarri mantentzeko.

Erabiltzeko baldintzak

Unibertsitatearen datu-sarea ¿Interneterako konexioa barne- Informatika Zerbitzuak unibertsitate komunitateko erabiltzaile, unitate eta talde guztiei ematen dien zerbitzu unibertsala da. Konexioa Unibertsitatearen egiturazko kableatu-sareari konektaturiko ekipoen bidez egiten da, edo bestela haririk gabeko sarearen bidez.

Eskatzeko prozedura

Unibertsitateko unitate batek uste duenean sare-kableatuan zabaltzeak edo aldaketak egin behar direla, Informatika Zerbitzuarekin jarriko da harremanetan. Informatika Zerbitzuak ontzat eman beharko du edozein kableatu-instalazioa, oniritzia emanez, eta prozesuan parte hartuko du, hasieratik bukaerara arte, aholkuak emanez, hasierako azterketak eginez, eta bukaeran, azpiegitura berria martxan jartzea bermatuz.

Norberaren sare-puntuak eskatzeko "Sare-puntuak eskatzeko formularioa" bete eta bidali behar da Informatika Zerbitzura (sistemas@unavarra.es) unitateko arduradunak sinatuta.

Harremanetarako

Sistemen eta Komunikazioen Atala



Itzuli