Ohikoa bihurtu da asmo txarreko zenbait pertsonak Internet bidez mezuak atzematea eta ondoren nahi ez diren mezuak bidaltzen aritzea. Horri deitzen diogu SPAM. Arazoa saihesteko neurri oso gomendagarria da posta iragazkiak erabiltzea. Beherago posta iragazkiei buruzko informazioa aurkituko duzu. Informazio gehigarria behar baduzu, jarri harremanetan Erabiltzaileei laguntzeko atalarekin, informazio gehiago jasotzeko honi buruz: iragazkien nola laguntzen ahal dizuten SPAMik ez izateko eta zeure posta elektronikoa modu automatizatuan antolatzeko. Iragazkiak erabilgarri daude bai web bidezko postatik, bai mahaigaineko aplikazio batetik (Thunderbird).
Beste neurri garrantzitsu bat da unibertsitatearen kontua ez erabiltzea online zerbitzuetan alta emateko. Garrantzi handikoa da bigarren posta kontu bat edukitzea, gisa horretako alta edo harpidetzetarako erabiliko dena, zabor posta gehiagoren iturburu izaten baitira. Esaterako, hemen ematen ahal da izena doako bigarren kontu bat lortzeko: Gmail. Badira beste hainbat hornitzaile, xede horretarako kontu bat emanen izutenak; hau adibide bat besterik ez da.
Halaber, funtsezkoa da posta kontua testu modura ez argitaratzea web orrietan, eta argitaratu behar bada, irudi batekin ordezkatu behar da. "Spammers"ek Interneteko helbideak biltzen dituzte zabor posta bidaltzeko. Hemen duzu informazio gehiago: WIKIpedia
Informatika Zerbitzuan badakigu zer-nolako arazoak sortzen dituen nahi ez den postak. Hala, sistema bat jarri dugu abian, eta horri esker 9.000 mezu iragazten ditugu egunero, eta horietatik 8.00 spam dira (% 88). Ezinezkoa da spam guztiak detektatzea, baina lanean dihardugu gisa horretako mezuak iragazteko. Sistemaren eraginkortasunak hobera egitea espero dugu eta gisa horretako eragozpenik ez izatea, baina ez da zeregin samurra, batzuetan ezinezkoa ere bai, mezu bat SPAM gisa sailkatzea auzi subjektiboa baita batzuetan.
Iragazkiak tresna bat dira, posta elektronikoko programek ematen dutena. Iragazkien helburua da erabiltzaileak arauak zehaztu ahal izatea askotariko posta motak identifikatzeko, eta posta programak ekintza automatikoak egiteko, zehaztutako irizpideak betetzen dituen mezu bat heltzen den bakoitzean. Iragazkiak oso lotuta daude posta karpetetan antolatu eta katalogatzearekin, mezu batekin egiten ahal den gauza ohikoena baita karpeta batera mugitzea mota bereko beste mezu batzuekin.
SPAMari aplikatuta, iragazkiek aukera ematen dute jaso nahi ez diren mezuak identifikatzeko eta “posta susmagarriaren” karpeta batera mugitzeko, gero eskuz berrikusteko. Laburbilduz, iragazki bat hauek osatua dago: egin behar duen ekintza eta zer mezuri aplikatuko zaion identifikatzeko aukera ematen duten irizpidea. SPAMari dagokionez, mezuaren gaiak ematen du irizpidea. Posta sistemak SPAM gisa identifikatuta dauden unibertsitateko mezuek "*SPAM*" etiketa dute, edo bestela "[SPAM]", o biak. Iragazkiaren irizpidea mezuaren bidaltzailea ere izaten ahal da, edo hartzailea (erabilgarria zenbait kontu edukitzen badira), mezuak dokumentu atxikirik ba ote duen, etab.
Irakurri gehiago honi buruz: nola sortu iragazkiak WEB postaren bidez, nola sortu erantzun automatikoko mezuak edo absentzia mezuak.
Gertatzen ahal da mezu bat SPAM gisa markatzea, baina hartzaileak halakotzat ez hartzea. Iragazki bat badugu, mezua “posta susmagarriaren” karpetara joanen da. Hori eragozteko, SPAMarena baino lehentasun handiagoa duen beste iragazki bat sortzen ahal da, eta hark mezua behar den karpetara bidaltzea. Iragazkiak, orokorrean, hurrenkeran aplikatzen dira, halako eran non iragazki batek nahi den mezu bat mugitzen ahal duen, SPAM iragazkiak mugitu baino lehen. Helbide zuzen bat SPAM gisa markatzen bada normalean, falsos_positivos @...es helbidean jakinarazten ahal diguzu SPAM detektagailua hobetu behar balitz ere.
Posta programa bakoitzak bere mekanismoak ditu iragazki zerrendak sortzeko. Mezuak iragazteko gaitasuna ere badu web bidezko postak.
Horri buruzko informazio gehiago hemen:
Eudora (Murtziako Unibertsitatea)
Thunderbird (Zaragozako Unibertsitatea)