• ES
  • EU
  • EN

Irakasle-ikertzaileak

Mugikortasuna

Partes de este texto:

Irakasle eta administrazio eta zerbitzuen langileen mugikortasuna, 2023-24

1º ESKAERA EGIN AURRETIK

Xedea
Baldintzak
Esleipen irizpideak
Erakunde hartzaileak
Deialdiaren oinarriak

2º ESKAERA

Eskaera:
1. txanda: ebazpena argitaratzen denetik 2023ko azaroaren 23ra arte
2. txanda: 2024ko urtarrilaren 15etik 31ra arte
3. txanda:etenaldirik gabe, bigarren txandaren esleipena egiten duen ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

3º ONARTUEN ZERRENDAK

1. txanda / 2. txanda / 

4º BETEBEHARRAK

Egonaldiaren aurretik eta ondoren

 

XEDEA

Irakasleak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak hautatzea, bai irakaskuntzako edo prestakuntzako nazioarteko egonaldiak egiteko Erasmus+ programaren barnean, eta 47 dirulaguntza esleitzea egonaldi horiek finantzatzeko.
Hiru modalitate daude:

  Bisita egiteko epea   1. Txanda 2. Txanda
A) UNITA partzuergoa
(I.eranskina)
2024ko urriaren 31ra arte I+I 4 irakaskuntzarako

3 prestakuntzarako

8 irakaskuntzarako

6 prestakuntzarako
 
AZLak 3 prestakuntzarako 5 prestakuntzarako
B) Erasmus Europa + Erresuma Batua + Suitza
(NUPen hitzarmenen bilatzailea)
2024ko urriaren 31ra arte I+I 4 irakaskuntzarako
3 prestakuntzarako
4 irakaskuntzarako
3 prestakuntzarako
AZLak 3 prestakuntzarako 3 prestakuntzarako
C) Erasmus-Herrialde Ez Elkartuak
(II. eranskina)
2024ko urriaren 31ra arte I+I 1 irakaskuntzarako
1 prestakuntzarako
1 irakaskuntzarako
1 prestakuntzarako
AZLak 2 prestakuntzarako 2 prestakuntzarako

Bisitaren iraupena, gutxienez: 2 jarduera-egun. Gehienez 7 egun finantzatuko dira, bidaia barne.

ESKATZAILEEN BETEBEHARRAK

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko soldatapekoa izatea eskaera aurkezten den egunetik egonaldia bukatzen den egunera arte.
2. Irakasle aritzeko bisitak Europako erakundeetan egiten dituzten langileen kasuan, ezinbestekoa izanen da destinoko erakundearekin izenpetutako hitzarmenean jasota dagoen jakintza-arloren batean eskolak ematea NUPen (Kontsultatu I eranskineko "UNITA destinoak" eta NUPen hitzarmenen bilatzailean).
3. Irakasle aritzeko bisitak herrialde ez-elkartuetako erakundeetan egiten dituzten langileen kasuan ere, ezinbestekoa izanen da destinoko erakundearekin izenpetutako hitzarmenean jasota dagoen jakintza-arloren batean eskolak ematea NUPen (Kontsultatu II eranskineko "Herrialde ez-elkartuetako destinoak").

POSTUAK ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

Hautaketa bloke independenteen arabera eginen da: A) UNITA partzuergoa, B) Erasmus Europa + Erresuma Batua + Suitza, eta C) Erasmus Herrialde ez-elkartuak.

Irakasleen balorazioa: 60 puntu

- Irakasleak NUPekin duen lotura: 15 puntu gehienez
- Ikastegiak eta/edo tituluak nazioartekotzearekin lotutako kudeaketa-karguak: 15 puntu gehienez
- 2022-2023 ikasturtean ikasleei tutoretza eman izana mugikortasuneko arduradun gisa: 10 puntu gehienez
- Mugikortasun hitzarmenaren edukia: 20 puntu gehienez

Administrazioko eta zerbitzuetako langileen balorazioa: 30 puntu

-Eskatzailea funtzionarioa izatea: 10 puntu

-Mugikortasun hitzarmenaren balorazioa, bisita motaren eta mugikortasun hitzarmenaren edukiaren arabera 20 puntu gehienez

DESTINOAK 

- UNITA partzuergoaren destinoak: 

 A) Irakasle aritzako bisitak, Erasmus programaren barnekoak, UNITA partzuergoko unibertsitateetan eginen dira. Partzuergoko kide den erakunde horrek I.eranskineko "UNITA destinoak" atalekoen artean egon behar du.

  B) AZLei zuzenduriko prestakuntzarako bisitek ere  I.eranskineko "UNITA destinoak" atalean egon behar dute jasoak.

- Erasmus Europa + Erresuma Batua + Suitza destinoak:

  A) Irakasle aritzako bisitak, Erasmus programaren barnekoak, NUPen bazkide diren unibertsitateetan eginen dira. NUPen bazkide diren erakunde horrek NUPen hitzarmenen bilatzailean egon behar du jasoa.

 B) Prestakuntzarako bisitetan, ez da beharrezkoa izanen destinoko erakundea NUPeko bazkide izatea, Erresuma Batuko eta Suitzako unibertsitateetan izan ezik, haietan, nahitaezkoa izanen da Erasmus hitzarmen bat indarrean egotea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta desinoko erakundearen artean (NUPen hitzarmenen bilatzailea). 

- Herrialde Ez-elkartuetako Erasmus destinoak: 

A) Irakasle aritzeko bisitak, Erasmus programaren barnekoak, NUPen bazkide diren unibertsitateetan eginen dira. Bazkide den erakundeak II.eranskineko "Herrialde ez-elkartuetako destinoak" atalean agertu behar du.

DEIALDIA

Deialdiaren oinarriak 

ESKAERA

1. Txanda: ebazpena argitaratzen denetik 2023ko azaroaren 23ra arte. 
2. Txanda: 2024ko urtarriletik 15etik 31ra.
3. Txanda: etenaldirik gabe, bigarren txadaren esleipena egiten duen ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Eskaera egiteko prozedura:

  • Derrigorrez Formulario hau betetzea, eta "bidali" botoian klik egitea. Eskatzaileak betetako eskaera mezu elektroniko baten bidez jasoko du automatikoki, PDF formatuan
  • Eskaera hori bete ondoren, jarraian adierazten den moduan aurkeztuko da.

Egunak: 

1. txanda Jasotako eskaeren zerrenda 2023/11/30
Onartuen/baztertuen behin-behineko zerrenda 2023/12/18
Onartuen behin-betiko zerrenda
Esleipenaren ebazpena
2. txanda Jasotako eskaeren zerrenda 2024/02/05
Onartuen/baztertuen behin-behineko zerrenda 2024/02/20
Onartuen/baztertuen behin-betiko zerrenda 2024/02/28
Esleipenaren ebazpena 2024/02/28
3. txanda Hirugarren txandako plaza hutsak 
Esleipenaren ebazpena 2024/03/13

ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1.Eskatzaileak eta destinoko erakundeak sinatutako mugikortasun hitzarmena (III.eranskina irakasle lanetarako mugikortasunerako, IV. eranskina prestakuntzarako mugikortasunerako). Administrazioko eta zerbitzuetako langileen bisiten kasuan, zuzeneko buru funtzionalak ere sinatu beharko du Mugikortasun Hitzarmena.
2. Mugikotasunerako hizkuntzaren B2 maila frogatzen duen egiaztagiria, salbu eta hizkuntza hori gaztelania, italiera edo portugesa bada edo eskatzileak aurreko ikasturtean irakasgai ofizioaletako 3 ECTS gutxienez mugikortasunerako hizkuntzan egin baditu NUPen.

ONURADUNEN BETEBEHARRAK

Nazioartekotze eta Lankidetza Atalean honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.- Egonaldia egin aurretik:

  • Licentzia akademikoa, irakasleen kasuan.
  • Dirulaguntzaren hitzarmena (Nazioartekotze eta Lankidetza Atalak kudeatua).

2.-  Bisitaldia egin eta gero:

  • Egonaldiaren jatorrizko ziurtagiria, destinoko erakundeak izenpetua eta zigilatua.
  • Europako Batzordeak onuradunari bidaliko dion amaierako balorazioaren online txostena, behar bezala betea.

INFORMAZIO GEHIAGO

Nazioartekotze eta Lankidetza Atala, becas.movilidad@unavarra.es  (8406  luzapena).