• ES
  • EU
  • EN

NUPeko ikasleak

Partes de este texto:

Gradu eta masterreko nazioarteko mugikortasunerako deialdia 2024/2025

1.- ESKAERA EGIN AURRETIK, INFORMA ZAITEZ

Informazio Orokorra
Xedea
Hartzaileak
Hizkuntzaren gaitasuna
Hautatzeko irizpideak 
Xedeak
Laguntza ekonomikoak
Deialdiaren oinarriak

2.- ESKAERA

Eskaera: 2024ko urriaren 10etik 24ra arte

3.- ONARTUEN ZERRENDAK

Onartuen eta hautatuen zerrendak

4.- HAUTATUA IZAN NAIZ, 
eta orain, zer?

Ikaspostua onartzea
Bilera-informatiboak
Mugikortasuna ikaslearen gidaliburua
Ikasketa-konpromisoa
Kredituen aitortzea
Beste betebehar batzuk

Informazio Orokorra

  • Maiz egiten diren galderak
  • Nazioarteko mugikortasunari eta deialdi honi buruzko bideo informatiboa
  • Prestakuntza Solidarioa programaren informazio-bilera urriaren 2an, asteazkena, izango da,  13:45ean, (datak erabaki gabe)
  • Gainerako programen informazio-bilerak urriaren 14tik 18ra bitarteko astean egingo dira:
    • NIBGMET
    • Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
    • Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
    • Zientzia Juridikoen Fakultatea
    • Osasun Zientzien Fakultatea
    • TIIGMET:
      • Gradua eta Masterra Ingeniaritza Informatikoan
      • Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan, Gradua Ingeniaritza Biomedikoan, Gradu Bikoitza Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan eta Ingeniaritza Biomedikoan
      • Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan, Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan, Mekanika, Diseinu Mekanikoa, Masterra Industria Ingenieritzan, Master Bikoitza Industria Ingenieritzan eta Enpresen Zuzendaritzan

Deialdiaren xedea

Ikasleak aukeratzea 2025-2026 (*) ikasturtean atzerrian egonaldi akademiko bat egin dezaten, seihileko batekoa edo ikasturte osokoa, NUPeko mugikortasun programa hauen esparruan:

  • Erasmus-Europa eta Erasmus-Herrialde elkartuak: Europako eta Europatik kanpoko unibertsitateetara joateko dira hurrenez hurren, eta irakasgaiak, praktikak eta IALa egitea dute helburu.
  • Palafox (Latinoamerika), Martín de Rada (Asia), ISEP (mundu osoko herrialdeak) eta aldebiko hitzarmenak (mundu osoko herrialdeak): atzerriko unibertsitateetan irakasgaiak, praktikak eta IALa egitea dute helburu.
  • Prestakuntza solidarioa: garapenerako lankidetzaren arloan praktikak edo IALa tokian bertan egitea dute helburu, erakunde hartzaile batek garatutako proiektu baten esparruan, hango unibertsitate batek koordinatuta eta babestuta.
  • Erasmus praktikak: Europako enpresetan praktikak egitea dute helburu.

(*) Urtebeteko iraupena duten masterren kasuan, mugikortasuna 2024-2025 ikasturtean eginen da.

 Norentzat den

Graduko edo masterreko ikasleentzat. 

Gainera, graduko eskatzaileek honako hauek izan behar dituzte gaindituak:

  • 2023-2024 ikasturtean matrikulatuak zeuzkaten kredituen % 60 gaindituak eduki behar dituzte NIBGMETeko, IITIGMETeko eta Osasun Zientzietako ikasleek.
  • 2023-2024 ikasturtean matrikulatuak zeuzkaten kredituen % 80 Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleek.

Hizkuntza-maila akreditatzea

Titulazio bakoitzeko ikaspostuen eskaintzan ikaspostu bakoitzerako eskatutako hizkuntza-maila egiaztatu behar dute gutxienez ikasleek. Hizkuntza-maila egiaztatzeko, honako agiri hauetakoren bat gehitu beharko zaio online eskaerari:

  1. Hizkuntzaren titulu edo ziurtagiri ofiziala, betiere Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako hizkuntza-mahaietan jasoa badago.
  2. Hizkuntza bateko maila jakin bat gainditu izanaren ziurtagiria, NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak emana.

Kasu hauetan, NUPek ofizioz egiaztatuko du ikasleen hizkuntza-maila, ikasleek dokumentaziorik aurkeztu beharrik gabe online:

  • NUPeko Nazioarteko Programetan onartua izateko probak.
  • Nazioarteko mugikortasuneko deialdirako proba espezifikoak
  • Ikasleak, ikasketa-planean, atzerriko hizkuntzako irakasgai bat gainditua baldin badu, B1 hizkuntza-gaitasuneko maila edo goragokoa lortzeko egiaztatua.

Informazioa kontsultatzeko eta hizkuntza-prob(et)an matrikula egiteko, sartu Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren webgunean.

Baliteke unibertsitate hartzaileak hizkuntza-maila ziurtagiri jakin baten bidez egiaztatzeko eskatzea ikasleei (esate baterako, TOEFL, Cambridge edo halako baten azterketaren kalifikazio eskala jakin bat). Halakoetan, ikasleek eskatzen den ziurtagiria bidali beharko dute, behar den epean, mugikortasunean parte hartu nahi badute. Horrenbestez, hautatutako ikasleen ardura izanen da unibertsitate hartzailearen webgunea kontsultatzea eta onartuak izateko baldintzak egiaztatzea.

 

Hautaketa-irizpideak

Espediente akademikoa kontuan hartuta eginen da hautaketa, ikasle bakoitzari bere eskabidean adierazitako lehentasun ordenaren araberako ikaspostu bat emanez, dagokion hizkuntza maila egiaztatu ondoren eta titulazio horretan eskainitako destinoen zerrenda agortu arte.

Horretaz gainera, honako hauek gainditu behar dira 2024ko uztailaren 31rako:

  • 48 ECTS mugikortasuneko 5. edo 6. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 102 ECTS  mugikortasuneko 7. edo 8. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 162 ECTS mugikortasuneko 9. edo 10. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.

 

Xedeak 2025/2026 ikasturtea
 

Baliteke behin-behineko mugikortasun eskaintzan aldaketaren bat izatea deialdia ireki baino lehen.

Telekomunikazio,  Industria eta informatika IGMET
  • 240 - Informatika Ingeniaritza
  • 242 - Industria Teknologietako Ingeniaritza
  • 243 - Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza
  • 244 - Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa
  • 245 - Ingeniaritza Mekanikoa
  • 246 - Ingeniaritza Biomedikoa
  • 247 - Telekomunikazio Ingeniaritza + Ingeniaritza Biomedikoa
  • 248 - Ingeniaritza Mekanikoa
  • 250 - Informatika Ingeniaritza (Nazioarteko Programa)
  • 251 - Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza
  • 252 - Industria Teknologien Ingeniaritza (Nazioarteko Programa)
  • 253 - Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza (Nazioarteko Programa)
  • 704 - Energia Berriztagarrietako Masterra: Elektrizitate Sorkuntza
  • 7202 - Industria Ingeniaritzako Masterra
  • 7203 - Industria Ingeniaritza eta Enpresa Zuzendaritzako Master Bikoitza
  • 7204 - Energia Berriztagarrietako Masterra: Elektrizitate Sorkuntza
  • 7205 - Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra
  • 721 - Informatika Ingeniaritzako Masterra
  • 7215 - Telekomunikazioaren eta Komunikazio Aurreratuen eta Ikusmen Artifizialaren Ingeniaritzako Master Bikoitza
  • 722 - Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra
  • 7206 - Ingeniaritza Biomedikoko Masterra
Ekonomia eta Enpresa Zientzien F.
  • 171 - Economía
  • 172 - Administración y Dirección de Empresas
  • 174 - Administración y Dirección de Empresas (Programa Internacional)
  • 175 - Doble grado Administración y Dirección de Empresas + Derecho
  • 178 - Doble grado Administración y Dirección de Empresas + Economía (Programa Internacional)
  • 177 - Doble grado Administración y Dirección de Empresas + Derecho
Giza eta Gizarte Zientzien F.
  • 301 - Haur Hezkuntzako irakaslea
  • 302 - Lehen Hezkuntzako irakaslea
  • 303 - Soziologia Aplikatua
  • 304 - Gizarte Lana
  • 305 - Historia eta Ondarea
  • 306 - Gradu bikoitza Haur Hezkuntzako + Lehen Hezkuntzako magisteritzan
  • 311 - Haur Hezkuntzako irakaslea (Nazioarteko programa)
  • 312 - Lehen Hezkuntzako irakaslea (Nazioarteko Programa)
  • 316 - Gradu bikoitza: Magisteritza Haur Hezkuntzan + Lehen Hezkuntzan (Nazioarteko Programa)
Zientzia Juridikoen F.
  • 351 - Zuzenbidea
  • 352 - Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
  • 7351 - Masterra Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidean
Nekazaritzako Ingenieritza eta Biozientzien GMET
  • 501 - Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza
  • 502 - Berrikuntza elikadura-prozesuetan eta -produktuetan
  • 503 - Gradu bikoitza: Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza + Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntza
  • 504 - Zientziak
  • 505 - Datuen zientzia
  • 506 - Bioteknologia
  • 507 - Gradu bikoitza Datuen Zientzia + Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
  • 511 - Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza (Nazioarteko Programa)
  • 7501 - Elikagaien Industriako Teknologia eta Iraunkortasuneko Unibertsitate Masterra
  • 7505- Ingurumen Agrobiologiako Unibertsitate Masterra
  • 7503 - Ingeniaritza Agronomikoko Unibertsitate Masterra
Osasun Z. F.
  • 401 - Erizaintza 
  • 402 - Psikologia
  • 403 - Medikuntza
  • 451 - Fisioterapia
  • 710 - Masterra Osasun Publikoan
  • 452 - Fisioterapia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Laguntza ekonomikoak

A título meramente orientativo puede consultar AQUÍ la información en formato de texto sobre ayudas económicas concedidas en el curso 2023/2024. (información pendiente de actualizar)

Igualmente, a título meramente orientativo puede consultar AQUÍ un video informativo sobre ayudas económicas concedidas en el curso 2023/2024.  (información pendiente de actualizar)

 

Deialdiaren oinarriak

argitaratu gabe

 


2. Eskaera

Epea: 2024ko urriaren 10etik 24ra arte lehen eguneko 8:30etik azken eguneko 14:30era

ON LINE ESKAERA

Pasahitza berreskuratu

Eskaera behar bezala burutzeko, "Grabatu" botoia sakatu behar duzu destinoak aukeratu ondoren.

Internet Explorer erabiliz gero, dokumentazioa erantsi ondoren eskatzaileak ezin du egiaztatu dokumentuak behar bezala kargatu ote diren, nahiz eta dokumentazioa grabatua geldituko den. Gainerako nabigatzaileetan, orria ongi bistaratuko da.

Eskaera bukatutakoan, eskaeraren kopia bat paperean edo PDF formatuan gordetzea gomendatzen da, deialdian parte hartzeko eskaera benetan egin dela justifikatzeko, grabatzean arazorik izanez gero.

Nola tramitatu


3. Onartuen eta hautatuen zerrendak 

 

----- nscripción en el curso Desarrollo y Cooperación Internacional. Se formaliza en el siguiente enlace Inscripción
Es obligatorio para estudiantes de Formación Solidaria.
  Deialdian onartutakoen behin-behineko zerrenda:
  • Onartuak
  • Baztertuak
  Erreklamazioak eta dokumentazioa zuzentzea Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan 
  Deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda: 

 

  • Onartuak
  • Baztertuak
 

Esleitutako postuen behin-behineko zerrenda:

  • Onartuak
  • Itxaron-zerrenda
  • Ukatutako eskabideak
  Erreklamazioak. Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan
 

Esleitutako postuen behin-betiko zerrenda:

  • Onartuak
  • Itxaron-zerrenda
  • Ukatutako eskabideak
  Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea
  Izen ematea Nazioarteko Garapena eta Lankidetza ikastaroan. Prestakuntza Solidarioko ikasleentzat derrigorrezkoa da.
  - Bigarren itzulirako onartuak
- Itxaron-zerrenda
  Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea
  - Hirugarren itzulirako onartuak
- Itxaron-zerrenda
  Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea

Ikaspostu onartzea edo uko egitea

Onartzeko ala uko egiteko epea: (datak erabaki gabe)

          ONARTU EDO UKO EGIN
 

Ikaspostuari epez kanpo uko egiteko agiri hau aurkeztu behar da Nazioartekotzeko eta Garapenerako Lankidetzako Bulegoan.

Bilera-informatiboak

Bilera-informatiboak (datak erabaki gabe)

Nazioarteko mugikortasuneko ikasleen gida 

Ikasteko konpromezua

Ikasleek ikasteko konpromisoa jasotzen duen agiri bat bete behar dute, eta mugikortasuneko arduradunaren eta titulazioko koordinatzailearen oniritzia izan behar du. Ikasteko konpromisoan adieraziko dira zer irakasgaitan matrikulatuko den ikaslea NUPen eta zein irakasgai eginen dituen unibertsitate hartzailean. Irakasgai horiei eginen zaie aitorpen akademikoa kredituak aitortzeko irizpideen arabera. 

Baldintza hauek betetzen ez dituzten ikasleek ezin izanen dute mugikortasunean parte hartu:

  • seihilekoko mugikortasuna: konpromisoak 18 ECTS izan behar ditu gutxienez (edo 12 Prestakuntza Solidarioaren kasuan), eta matrikula berriko 42 ECTS gehienez, titulua lortzeko beharrezkoak.
  • urteko mugikortasuna: 43 ECTS gutxienez eta matrikula berriko 72 ECTS gehienez, titulua lortzeko beharrezkoak.

 

Nola:  Ikasleentzako jarraibide teknikoak  
           Arduradunentzako eta koordinataileentzako jarraibide teknikoak 

IKASKETA KONPROMISOA EGUNERATU GABE

 

Betetzeko epe: (datak erabaki gabe)
Arduradunak eta koordinatzaileak konpromisoa baliozkotzea: (datak erabaki gabe)

 

Ikasketa-konpromisoa aldatzea. Mugikortasuneko programaren arduradunak eta titulazioaren koordinatzaileak oniritzia eman behar dute egindako aldaketak baliozkoak izan daitezen: Ikasketa-konpromisoa aldatzea EGUNERATU GABE

Kredituen balioa aitortzeko irizpideak 

  • Ekonomia eta Enpresa Zientzien F.
  • Giza eta Gizarte Zientzien F.
  • Zientzia Juridikoen F.
  • Nekazaritzako eta Biozientzietako IGMET
  • Telekomunikazio Industria eta Informatika IGMET
  • Osasun Z. F.

Unibertsitateko kalifikazio sistemen baliokidetasun taula

Beste betebehar batzuk

a) NUPeko Nazioartekotzeko eta Lankidetzko Atalak, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak, eta/edo Unibertsitateak edo erakunde hartzaileak eskatutako dokumentazioa bete eta bidaltzea garaiz eta forman.

b) Atzerrian egonaldia egiteko behar den dokumentazioa, eta, beharrezkoa izanez gero, bisatua lortzea eta ordaintzea.

c) Atzerriko egonaldia estaliko duen gaixotasun-, istripu- eta gertakizun-aseguru bat kontratatu eta ordaintzea, Prestakuntza Solidarioaren esparruan hautatutako ikasleek izan ezik, haientzat Nafarroako Unibertsitate Publikoak berak kontratatu eta ordainduko baitu asegurua.

- Europakora joateko, aski da osasun txartel europarra edo horren baliokideren bat lortzea.

- Europar Batasunetik kanpo joan behar duten ISEP ikasleek ISEPek kudeatutako aseguru medikoa sinatu eta ordaindu beharko dute. Horren gutxi gorabeherako kostua hilean AEBetako 95 dolar da.

d) Honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte ISEP programarako aukeratutako ikasleek:

- ISEPek ezarritako kopurua ordaintzea espedientea tramitatzeko. Kopuru hori zuzenean ordainduko zaio ISEPi bere web-orriaren bidez.

- NUPi ordaintzea NUPen bere lekua beteko duen ikasle atzerritarraren ostatu- eta mantenu-gastuetarako ezarritako zenbatekoa (600 €/hil). Horretaz gainera, aukeratutako ikasleak kudeatuta eta ordainduta izango ditu ostatua eta mantenua unibertsitate hartzailean.

e) Egonaldiaren ziurtagiria Nazioarteko eta Lankidetza Atalari ematea, helmugako unibertsitateak behar bezala sinatuta, mugikortasuna amaitu eta gehienez ere astebeteko epean.