Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Jarduera honek Natalia Zaratieguik ilustratutako liburu bat eta haren ilustrazioak biltzen dituen erakusketa bat ditu, eta ekainaren 17ra arte egonen da ikusgai Iruñeko Kondestablearen Jauregian.
Natalia Zaratieguik ilustratutako liburu bat eta haren ilustrazioak biltzen dituen erakusketa bat (Ana Garcíak komisariatua) dira “Ikuspegia. Energiari buruzko ikuspegia perspektiban” proiektuaren ardatz nagusia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Laboral Kutxa Katedrak sustatutako ekimena da, eta energiaren kontzeptuan argi egin nahi du. “Ikuspegia proiektuaren bidez, garrantzi soziala duen arazo bati heldu eta ikuspegi artistiko batetik aztertu nahi dugu”, esan du Joaquín Sevillak, Katedraren zuzendariak: “Energia oso presente dago gure bizitzan, nahiz eta ez dakigun oso ondo zer den. Neguan berotzeko, aire girotuei eragiteko edo gure garraiobideak mugitzeko aukera ematen digu. Bizitza errazagoa egiten digu, baina beldurtu ere egiten gaitu fakturak ordaindu behar ditugunean, edo haien prezioen aldakortasuna kezkabide denean guretzat”.