Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Liburua “Las dos culturas” bilduman sartuta dago eta Francisco J. Rubia UCMko Medikuntzako katedradun emerituak idatzi du
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta LaetolI argitaletxeak “El pensamiento dualista. Ideologías, creencias, fanatismo” liburua argitaratu dute. “Las dos culturas” bildumaren barneko zabalkuntzako lan horrek ikuspuntu kritiko eta filosofiko batetik heltzen dio gai honi, eta azterketa sozial eta politikoa egiten du. Liburuaren egileak, Francisco J. Rubia Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntzako katedradun emerituak, duela gutxi aurkeztu zuen bere lana Espainiako Medikuntzako Errege Akademia Nazionalean (Madrilen).