Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

NUP-ek eta Laetoli argitaletxeak Gustavo E. Romero fisikariaren “La naturaleza del tiempo” liburua argitaratu dute

Argentinako Erradioastronomia Institutuaren zuzendaria eta La Platako Unibertsitate Nazionaleko Zientzia Astronomiko eta Geofisikoen Fakultateko irakasle titularra da egilea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Laetoli argitaletxeak “La naturaleza del tiempo” argitaratu dute, “Las dos culturas” bildumako dibulgazio-lan berria. Zenbaki honetan, denboraren azterketa landu da zenbait ikuspuntutatik (fisikoa, metafisikoa eta filosofikoa), baita denborak herri-kulturan eragiten duen lilurari erreparatu ere, zenbait film edo telesail ospetsuren pasarteak aztertuz. Argitalpena NUPen “online” dendaren bidez eros daiteke.

Prentsa oharra ikusteko

Aldizkariaren fitxa ikusteko