Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gardentasunaren Ataria

Hasiera > Gardentasunaren Ataria > Administrazio prozedurak > Jardun Administratibo Automatizatuaren Arautegia

Jardun Administratibo Automatizatuaren Arautegia

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Jardun Administratibo Automatizatuaren Arautegiak –Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 27ko bileran onetsia– zehaztu egiten du zer baldintza eta berme bete behar diren jardun hori bidezkoa izateko eta haren segimendua edo gainbegiratzea egiteko..

Geroago, 2021eko azaroaren 24ko bileran hartutako erabaki baten bidez, Gobernu Kontseiluak aldatu egin zuen  Arautegiaren artikuluaren 2. apartatua, Egiaztapen Kode Seguru (EKS) hutsarekin sinatuak dauden dokumentu elektronikoak baimentzen dituena.

Arautegiaren aplikazio eremua honako hau da:

  1. Esta norma será de aplicación aNafarroako Unibertsitate Publikoaren esparruan tramitatzen diren prozedura administratiboetan aplikatuko dira arau hauek.
  2. Honako egintza administratiboak egiten ahalko dira jardun administratibo automatizatuaren bidez:
    1. Aditzera emateko egintzak, hau da, gertaera, jardun edo informazioa egiaztatu baino egiten ez duten egintzak, Unibertsitatearentzat edo interesdunentzat eskubide edo betebehar berririk sortzen ez dutenak.
    2. Irizpide objektibo eta publikoak aplikatuz egiten diren egintzak, interpretazio juridikorik behar ez dutenak.
  3. Halaber, frogagiriak eta kopia autentikoak emateko orduan ere aplikatuko dira arau horiek.

Errektoreak ebazpen bidez onetsi beharko ditu egintza administratibo berriak.

Egintza administratibo automatizatuen