Hasiera > Irakaslearen fitxa
Artista bisuala eta Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Sormena eta Ikerketan doktorea da Euskalherriko Unibertsitatean.Bere tesia bildumari praktika artistiko gisari buruzkoa da. Bere praktika artistikoan, erritu herrikoiez, lurraldeaz, memorialez eta erligio-botozko metaketetaz arduratzen da.
Ondarearen, arte garaikidearen, komunitatearen eta lurraldearen arteko harremanak ikertzen ditu. Azpimarratzekoak dira TRESNAKA proiektuan parte hartu izana, artisten eta hezkuntza-praktiken artxiboa, edo Topategian, Nafarroako arte-eragileen mapaketa irekia.
2016 eta 2022 urte bitarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendarikidea izan da, kudeaketa kolegiatuko proiektu batean. Kultura-kudeaketako lankidetza-ereduei buruz ikertzen du, ere.
Arte hezkuntza proiektu anitzetan parte hartu du,2005etik hala nola VACA proiektuan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Arretarako Zentroarekin eta Huarte Zentroarekin lankidetzan garatua. Nafarroako Gobernuaren Skolae Hezkidetza Programarekin ere kolaboratu du, eta Oteiza Museoko hezkuntza-taldeko kide izan da 2005 eta 2008 artean.