• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

LAIENE OLABARRIETA LANDA
Profesor Contratado Doctor Tipo 1

  • Saila: CIENCIAS DE LA SALUD
  • Area: Psicobiología
  • e-mail: laiene.olabarrietaATunavarra.es
  • Telefonoa: +34 948 16 9857 (ext. 9857)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS MAGNOLIOS

Laiene Olabarrieta Landa Laguntzaile Doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Departamentuko Psikobiologiako sailean. Deustuko Unibertsitatik Psikologian lizentziatua (2012) da eta Psikologian doktoregoa (2017) du Cum Laude eta Nazioarteko Doktoregoa aipamenarekin. Lehendik ikertzaile postdoktoral (Juan de la Cierva-Formación beka) moduan aritu zen Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuan (Barakaldo) eta psikologo moduan Suspergintzan (Bilbao) oroimen tailerrak antolatzen pertsona helduengan zahartze aktiboa sustatzeko. Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak emandako Neuropsikologia Klinikoan aditua den lanbide-akreditazio nazionala du.

2011tik ikerketan murgildua, bere jakin-min arloak hiru dira: ebaluaketa eta errehabilitazio neuropsikologikoa, bai ume bai helduekin; garuneko erasanak (batez ere garuneko traumatismoa eta instripu zerebrobaskularra) eta elebitasuna. Bi liburu, monografiko bat, 23 liburu-kapitulu eta 36 artikuluen (gehienak JCR-n indexatuak) egile edo egilekidea da eta poster eta ahozko aurkezpen ugari ditu nazio eta nazioarteko kongresuetan. Bost ikerketa proiektuetan parte egin du baina bi nabarmentzen dira non bai ume-gazte (6-17 urte) zein helduekin (+18 urte) erabiltzen diren 13 froga neuropsikologikoen estandarizazio eta normalizazioa egin zen Espainian eta Latinoamerikako hainbat herrialdeetan. Revista Iberoamericana de Neuropsikologia deituriko irispide libreko aldizkari onlineko argitaratzailea izan da eta baita "Neurolagun, Amigos de la neurociencias - Neurozientziaren lagunak" elkarteko kidea.

 

 

 

 

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua