• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

Iker Salaberri Izko

Irakasle Atxikia, 3. Motakoa

Giza eta Hezkuntza Zientzien Saila

Bulegoa: Iruñeko Campusa, Magnolien Eraikina, 022 gela (beheko solairua)

Iker Salaberrik Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan ingeles filologian eta aleman filologian lizentziatu zen, bigarren kasuan karrera amaierako lanik onenaren saria jaso zuelarik. Beranduago Hizkuntzalaritza Teorikoko Master titulua jaso zuen, eta azkenik bere ikasketak sajoiera zaharraren, gutxi ikertutako aitzin hizkuntza germaniar baten sintaxiaren inguruko doktorego tesia defendatuz bukatu zituen.

Ikerrek hainbat hilabetetako ikasketa eta ikerketa egonaldiak egin ditu Johann Wolfgang von Goethe Universität-en (Frankfurt am Main, Alemania) eta Universiteit Gent-en (Gante, Belgika), eta bertan hizkuntzalaritzaren arloko ikertzaile entzutetsuekin lankidetzan aritu da. Bere interesek sintaxia, hizkuntza tipologia eta hizkuntzalaritza historikoa barne hartzen dituzte, bai orokorrean eta bai hizkuntza jakinei dagokienez. Gai hauei buruz hainbat ekarpen argitaratu ditu estatu mailako eta nazioarteko argital etxeetan.

Egun Iker 2018tik euskara irakasten aritu den NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle atxikia da. Munduko hainbat hizkuntzaren sintaxiaren eta morfosintaxiaren ikerketan diardu, ikuspegi alderatzaile zein diakronikotik.

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua