1.- Egungo lanbide-jarduna:
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko irakasle kontratatu doktorea. 2020ko urritik, Zientzia Juridikoen Fakultateko idazkari akademikoa da.
2.- Prestakuntza, lanbide eta/edo ikerketa-esperientziaren laburpen historikoa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko irakasle kontratatu doktorea. Lehenago, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko irakasle laguntzaile doktorea (2020-2022), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko irakasle elkartu doktorea (2017-2020) eta Konstituzio Zuzenbideko irakasle elkartua (2016-2017) ere izan da.
Zuzenbidean lizentziatua (2005) eta Zuzenbidean doktorea (2015) Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gainera, Zientzia Juridikoen Ikerketako Unibertsitate Masterra da Deustuko Unibertsitateetan, ESADE-Ramon Llull Unibertsitatean eta ICADE- Comillaseko Unibertsitate Pontifizioan (2012). Era berean, Sektore Publikoko Kontratuetan Unibertsitate Aditua da UNEDen (2016). NUPeko Zuzenbide Publikoko Saileko "Administrazio Publikoa" ikerketa-taldeko kide da.
Ikerketa-egonaldiak egin ditu Lisboako Unibertsitatean eta Université de Pau et des Pays de l 'Adour unibertsitatean.
2006 eta 2020 artean Iruñeko Abokatuen Elkargoko abokatua izan da.
3.- Ikerketa-ildoak.
Bere ikerketa-ildo nagusiak dira, Administrazio Zuzenbidearen esparruan, Toki Autonomiaren printzipioa, Nafarroako Zuzenbide Publikoa, Nafarroako Toki Araubidea, Toki Erakundeak eta Toki Zuzenbidea, Sektore Publikoko Kontratuak, bereziki kontratazio publikoko klausula sozialak, eta datu pertsonalen babesa. Aurretik aipatutako gaiei buruzko monografia baten eta argitalpen zientifiko batzuen egilea da. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Lisboako Unibertsitatean eta Centre de Documentation et de Recherches Européennes (CDRE) l 'Université de Pau et des pays de l' Adour zentroan.