• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

PAOLA SERENA DAMONTI
PROFESOR AYUDANTE DOCTOR

  • Saila: SOCIOLOGÍA Y TRABAJO SOCIAL
  • Area: Trabajo Social y Servicios Sociales
  • e-mail: paola.damontiATunavarra.es
  • Ubicación  EDIFICIO LAS ENCINAS - DESPACHO 2026 - P.SEGUNDA

Paola Damontik Nazioarteko Harremanetako lizentzia egin zuen Milango Unibertsitatean, eta Esku-hartze Sozialeko Masterra, Generoko Aditua eta doktoretza-tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoan; azken hori, genero indarkeriaren eta bazterketa sozialaren arteko intersekzioa aztertzen duen tesi batekin (2017). 2011tik ikertzaile aritu da ALTER taldean, eta 2012tik Berdintasunerako eta Gizarte Integraziorako Ikerketa Katedran ere hartu du parte.

Ikerketaren arloan duen esperientziak hiru lan ildo uztartzen ditu: generoaren arloko desparekotasunak eta genero indarkeria; pobretzeko eta bazterketa sozialeko prozesuak; eta generoaren eta bestelako desparekotasun ardatzen (gizarte klasearen, adinaren, desgaitasunaren eta abarren) arteko intersekzioaren ondorioak.

Nafarroako, Estatuko eta nazioarteko hainbat ikerketatan parte hartu du (25), eta ikertzaile nagusia izan da haietako 3tan. Ikerketa-jarduera horren ondorioz, zenbait artikulu argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan (10), baita liburuetako kapituluak (10) eta bakarrik egindako eskuizkribu bat ere. Aldi berean, zenbait kongresutan parte hartu du, nazio mailan (4) zein nazioartean (7), eta ikerketa-egonaldi bat egin du Örebroko Unibertsitateko Center for Feminist Social Studies izenekoan, Suedian genero ikasketen arloan bikaintasun maila duen hiru zentroetako batean.

Bere azken argitalpenen artean, bazterketa-egoeran dauden emakumeen genero indarkeriako prozesuak ikuspegi intersekzionaletik aztertzen dituzten zenbait artikulu nabarmentzen dira: “Exclusión social como factor de riesgo de violencia de género en la pareja” (Papers: Revista de Sociología, 2019); “Violencia de género en la pareja como factor desencadenante o agravante de caídas en la exclusión social. Una aproximación a partir de los relatos de mujeres supervivientes” (Sistema. Revista de Ciencias Sociales, 2020); “Las situaciones de exclusión social como factor de vulnerabilidad a la violencia de género en la pareja: Desigualdades estructurales y relaciones de poder de género” (Empiria. Revista de metodología de ciencias sociales, 2020); eta “Factores que dificultan el alejamiento de una relación violenta. Variaciones en función de la situación de integración y exclusión social” (Cuadernos de Trabajo Social, 2021). Halaber, adineko emakumeen genero indarkeriako prozesuak berariaz aztertzen dituzten artikulu batzuk argitaratu ditu: “Violencia de género en la pareja en mujeres mayores. Una aproximación cualitativa a sus características y a su impacto en la salud” (RASP: Research on Ageing and Social Policy, 2021) eta “Violencia de género en la pareja en mujeres mayores. Obstáculos específicos a la búsqueda de ayuda y a la separación” (Investigaciones Feministas, 2021).

Gaur egun, irakasle da Gizarte Laneko Graduan (“Gizarte Lana eta Generoko Indarkeria” eta “Grupos, interacciones grupales e identidad social” irakasgaietan) eta NUPeko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterrean. Unibertsitate bereko Ijitoen Komunitatearekiko Esku-hartze Sozialeko Espezializazio Diplomako irakasle ere bada.

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua