Hasiera > Irakaslearen fitxa
EKAITZ SANTAZILIA SALVADOR
https://unavarra.academia.edu/EkaitzSantazilia
Ekaitz Santazilia Salvador (Iruñea, 1987) Euskal Filologian Lizentziatua da (karrera amaierako sariduna), Hizkuntzalaritza masterra du, eta EHUn eskuratu zuen doktore titulua. Formazio prozesuan zehar dialektologia praktikak egin zituen, kolaborazio beka bat lortu zuen, doktoretza aurreko beka bat ere bai, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean ikasleen ordezkari izan zen, baita ikertzaile kontratatua ere.
Ikerketa seiurteko bat du aitortuta (CNEAI/ANECA). Hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu eta zenbait ikerketa talde eta proiektutan parte hartu, honako gaiekin loturik: Nafarroako euskararen historia, euskal testu zaharren edizioa, morfologia, prosodia, tipologia, dialektologia, haur hizkera, hizkuntzalaritza historikoa eta hizkuntza ideien historia. Gainera hainbat kolaborazio eta artikulu ditu dibulgaziozko komunikabideetan, euskal hizkuntzaren eta hedadura eta kontserbazioarekin loturik. Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrako eta I-COMMUNITAS Institute for Advanced Social Research institutuko kidea da. Euskal hizkuntzalaritza eta filologiako Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria da, eta Príncipe de Viana aldizkariaren erredakzio batzordeko kidea ere bai, bi biak Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea instituzioak argitaratuak, eta instituzio horretako argitalpen batzordeko kidea ere bada. Orobat, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.
2011. urtetik irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta bi irakaskuntza bosturteko ditu aitortuta. Euskal hizkuntzaren trebetasun komunikatiboekin lotutako hainbat ikasgai irakasten ditu graduan, eta euskal filologia eta hizkuntzalaritzarekin zerikusia dutenak masterrean. Euskararen haur hizkerarekin, deklinabidearen jabekuntza eta didaktikarekin eta ondare materiagabearen aplikazio didaktikoekin lotutako hainbat Gradu eta Master Bukaerako Lan zuzendu ditu.
Kudeaketaren alorrean, materiako aholkularia izan da Unibertsitatera Sartzeko Proban, eta une honetan Sarbideko koordinatzailea da.