Hasiera > Irakaslearen fitxa
Ander Domblás García Lehen Hezkuntzako maisua Zaragozako Unibertsitatean, Psikologian lizentziaduna Salamancako Unibertsitatean, Logopediako masterra Vic-eko Unibertsitatean eta doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Duela 25 urtetik hezkuntzaren arloan lan egiten du, eta Entzumena eta Hizkuntzan maisua, Pedagogia Teraputiko maisua, irakasleen aholkularia, eskola-orientatzailea, Orientazioko, inklusioko eta antolamenduko zerbitzuko zuzendaria izan da eta CREENAko zuzendaria da gaur egun. Irakasle elkartua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Psikologia eta Pedagogia departamentuan, eta eskolak ematen ditu Irakasle Eskola, Gizarte Lan eta Soziologia graduetan. Hezkuntzaren arloko hainbat ikerketa argitaratu ditu, eta nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du.