• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

MIGUEL RODRIGUEZ WILHELMI
Titular Universidad

  • Saila: ESTADÍSTICA, INFORMÁTICA Y MATEMÁTICAS
  • Area: Didáctica de la Matemática
  • e-mail: miguelr.wilhelmiATunavarra.es
  • Telefonoa: (+34) 94816 9547 (ext. 9547)
  • Ubicación  EDIFICIO LAS ENCINAS - DESPACHO 0037 - P.BAJA

Miguel R. Wilhelmi (Iruñea) Zientzietan lizentziatua, Matematika Arloan, Zaragozako Unibertsitatean (1996) eta Matematikan Doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2003)

Miguel R. Wilhelmi (Pamplona) es licenciado en Ciencias, sección Matemáticas, por la Universidad  de Zaragoza (1996) y doctor en Matemáticas, por la Universidad Pública de Navarra (2003)

Irakaskuntza

 

1998-2003 urteetan Piurako Unibertsitatean (UDEP, Peru) irakasle egon zen Ohiko Irakasle gradua erdietsiz. Hezkuntza Lizentziaturan irakatsi zuen, Bigarren Hezkuntzari dagokion mailan, Matematika berezitasunean, hala aurrez aurreko programan, nola Urrutiko Hezkuntza Sisteman (SEAD) eta Hezkuntza Matematikako Maisutzan. Lanean ari diren maisuen maisua da eta material didaktiko anitza sortu du Matematika eta Bere Didaktikaren arloan Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, Peruko Hezkuntza Ministeritzaren koordinazioarekin batera, trebakuntza  programetan parte hartuz hango geografia osoan.

2004-2005 ikasturtean algebra irakasle interinoa izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), Informatika Fakultatean. Bertan hezkuntza berrikuntza proiektu baten ikertzaile nagusia da. Orobat, aldi berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estadistika eta Ikerketa Operatiboa Saileko irakasle elkartua izan zen. Lanpostu honetan bertan ere egon zen hurrengo ikasturtean (2005-2006).

2005. urtetik aurrera NUPeko Matematika Saileko irakaslea da eta, horretaz gainera, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNED) irakasle tutorea Iruñeko Ikastetxe Elkartuan. Bertan, Matematika, Estatistika eta Ikerketaren Metodologiaren irakasgaiak eman ditu Ingeniaritza, Zientziak eta Psikologia titulazioetan. 2013-14 ikasturtetik aurrera Psikologia Graduan Teknikak, Metodoak eta Ikerketa diseinuak ikasgaia irakasten du eta, halaber, 2014-15etik aurrera Hezkuntza Graduan, Gizarte Hezkuntzan eta Hezkuntzari Aplikaturiko Estatistika irakasten du.

Peruko UDEP unibertsitateko ohiko irakasle bisitaria denez gero, gonbidatua izan da kurtsoak eta hitzaldiak ematera Peruko ondoko unibertsitate hauetan: Mogrovejoko Toribio Deuna Unibertsitate Katolikoan (USAT, Perú), Pedro Ruiz Gallo Unibertsitate Nazionalean (UNPRG, Perú), Peruko Pontifikal Unibertsitate Katolikoan (PUCP, Perú), Piurako Unibertsitate Nazionalean (UNP, Perú) eta Altiplanoko Unibertsitate Nazionalean (UNAP, Perú). Orobat, 2009an Frantziako Bordeaux IV Unibertsitatean irakasleentzako Erasmus egonaldi bat egokitu zitzaion. Urte berean, PUCP unibertsitateak “Alberto Flores Galindo” katedra eman zion. 2012an, UNPeko errektore jaunak Irakasle Bisitari Entzutetsuaren domina eman zion, hango unibertsitateko intsigniarekin batera.

Irakasleen formakuntza helburu izanik, hogei bat irakas liburu inguru argitaratu ditu matematikaren arlo askori buruz. Halaber, liburuen kapituluak ere baditu formakuntzaren edo hezkuntzaren berrikuntzaren alorrean.

Ikerketa

1998tik 2003ra UDEPen eta Nafar Unibertsitate Publikoan (NUP) ikerketa egonaldi luzeak eman zituen, horien ondorioz Doktorego Gradua lortuz 2003an epaimahaiko buru Guy Brousseau irakasle ospetsua izanik, zeinak urte hartan bertan Matematiken Irakaskuntzarako Nazioarteko Batzordeak Felix Klein domina eman baitzion Matematiken Didaktikan egin duen lanarengatik. Izan ere, bera izan zen Matematiketan Egoera Didaktikoen Teoriaren (MEDT) sortzailea eta jatorrizko corpusaren egilea; hori dela eta, ohorea egin diote bera izanik domina eskuratzen duen lehenengoa.

2004 urtean zehar Granadako Unibertsitatean (UGR) egon zen doktoregoaren ondoko egonaldi batean, Juan D. Godino irakaslearen koordinazioarenpean, hauxe izan baita Ezagutzaren eta Instrukzio Matematikoaren Ikuspegi Ontosemiotikoaren (EIMIO) bultzatzaile nagusia, eta, halaber, Hezkuntza Matematikoaren Ikerbideen Teoria eta Metodologia aztertzen duen Ikerketa Taldearen (UGR) ikerle nagusia.  Berarekin aritu ohi da ikerketa eta proiektu anitzetan. Orduz geroztik, Hezkuntza Estatisitika Ikerketa Taldearen partaidea da, era berean, ikerketa eta proiektuetan esku hartze aktiboa izaten.

2011. urtetik honat “Matematiken Didaktika” Ikerketa Taldearen erantzulea da NUPen, bertatik matematiken Didaktikaren alorrean ikerketa bultzatzen du, betiere, Egoera Didaktikoen Teoria eta Ikuspegi Ontosemiotikoa kontuan izanik. Lortu diren emaitzak aurkeztuak izan dira Estatuko eta Nazioarteko kongresuetan, argitaratuak izan dira aldizkari berezituetan eta egile askok aipatuak izan dira. 2012an UGR-ek egin zuen ikerketa batek erakutsi zuen bezala, bere ekoizpen akademikoaren atarramendua handia izan dela; izan ere, bere argitalpen eta Google Scholar bilatzailean berari buruz egin diren aipu bibliografiko guztiak kontuan harturik, ondorioztatu zen ezen urte hartan ebaluatu ziren irakasle guztien artean 7. lekuan zegoela (H Index Scholar).

Kudeaketa

1998tik 2003ra arte, UDEPen parte hartu zuen unibertsitate honen titulazio zenbaiten kudeaketan, planifikazioan eta ordenaketan, hala nola “Hezkuntzan Lizentziatura, Bigarren Hezkuntzako Mailan, Matematika berezitasunean”. Gaur egun, irakasle bisitari den aldetik, jarraitzen du bere aholkulari lana betetzen Gradu eta Gradu Ondoko formakuntza programetan.

2007-2008. ikasturtetik honat, Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduen Jarraipenerako Batzordearen kide da eta, halaber, Bigarren Hezkuntzako Irakasle Master Unibertsitarioaren Batzordekoa ere bai, Matematika arloko koordinatzaile bezala.

2012an Dekano jaunak deitu zuen Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Idazkari Akademikoa izateko eta hor ari da lanean oraindik ere, kargu hori beste bi kargurekin batera egiten; izan ere, Bigarren Hezkuntzako Irakasle Master Unibertsitarioaren Zuzendaritza Akademikoa da eta, hori gutxi balitz, Matematika Sailaren Zuzendariordea.

Unibertsitatez kanpoko Irakaskuntza

1996tik 1998ra Estatuko eta Peruko hainbat hiri eta herritako ikastetxetan aritu da maisu Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Derrigorrezkoan eta Derrigorrezko Ondokoan. 2004-2005 ikasturtean lanaldi partzialeko irakasle modura aritu zen Batxillerrean matematika irakasten. 

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua