• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

AMAIA ARRIAGA AZCARATE
Titular Universidad

  • Saila: CIENCIAS HUMANAS Y DE LA EDUCACIÓN
  • Area: Didáctica de la Expresión Plástica
  • e-mail: amaia.arriagaATunavarra.es
  • Telefonoa: (+34) 948 16 9245 (ext. 9245)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS MAGNOLIOS - DESPACHO 0003 - P.BAJA

Artearen Historian lizentziaduna (UPV-EHU) eta doktore europarra Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Giza eta Gizarte Zientzietako doktorego-tesi onenaren ezohiko doktorego-saria lortu zuen "Conceptions on art and interpretation in the educational discourses and practices at Tate Britain" ikerketarekin.

Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea  izan da, eta Museoen Batzordean eta Ondare Historikoaren Batzordean parte hartu du 2016 eta 2021 artean.

Bere ibilbide profesionala estatuko eta nazioarteko museo ezberdinetan hasi zen: Arte Ederren (Araba),
Guggenheim-Bilbao, Solomon R. Guggenheim (NY), Museo del Barrio (NY), Jorge Oteiza Fundazioa (Nafarroa). 2004tik irakasle eta ikertzaile gisa lan egin du NUPen eta Edarte ikerketa-taldeko kidea da.

Kanpoko finantzazioa izan duten 3 ikerketa-proiektutan eta ezagutza transferitzeko kontratu ugaritan parte hartu du. Gehienak kultura-erakundeen, artearen eta/edo arte-ondarearen eta hezkuntzaren arteko harremanean zentratu dira, besteak beste: Ikusizko arteen arloko prestakuntza Montevideo hiriko gizarte-erakundeetan (Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia), Arte-hezkuntzaren egoera eta praktika interesgarriak Iberoamerikan (Iberoamerikako Estatuen Erakundea), Ikusizko arteen hezkuntzaren ereduak eta egoera Europan eta Euskadin ( Eusko Jaurlaritza Kultura Departamentua), Nafarroako museoko "Arte oro garaikidea da" proiekturako mediazioa (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua), "Nafarroako txanpona" proiekturako mediazioa (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua).

Bere proiektu eta transferentzia kontratuen emaitzak zientzia- eta dibulgazio-aldizkari ugaritan, liburu-kapitulu eta kongresu nazionaletan eta nazioartekoetan aurkeztu ditu, eta hauengatik hiru sexenio lortu ditu.

Hainbat topaketa zientifiko antolatu ditu Iruñean, eta "Artea, Ilustrazioa eta Ikus Kultura Haur eta Lehen Hezkuntzan" nazioarteko IV. kongresuko zuzendarikidea izan da. Granadako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Tabakalera Kulturaren Nazioarteko Zentroak parte hartu dute bertan.

Ikerketa-ildoak:

· Arte-hezkuntza museoetan eta arte-zentroetan.

· Eskola eta museoen arteko lankidetza.

· Artelanen interpretazioa arte hezkuntzan

· Arte-hezkuntza eta genero-ikuspegia

Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua