Hasiera > Irakaslearen fitxa
Filosofia eta Letretan lizentziatua, Historia atalean (1989). Historian Doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1997). Bigarren Hezkuntzako irakasle funtzionarioa (2000), Iturrama BHIn behin betiko destinoarekin. Nafarroako Unibertsitate Pubikoko Irakasle elkartua (2013), Giza eta Hezkuntza Zientziak Sailan. 2019tik eta egun arte, Nafarroako Memoriaren Institutuko Dokumentazio Ataleko Burua da, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian.
XIX. mendeko nafar liberalismoari buruz hasi zen ikertze lana, batez ere Seiurteko Demokratikoaz eta Berrezarpenaz. Azken honetako errolda-sufragiopean egin ziren hauteskundeak aztertu ditu. Gaur egun Nafarroako gerra eta gerrosteko errepresio ekonomikoari buruzko ikerketa garatzen ari da, Ondasunak Konfiskatzeko Batzordearen eta Nafarroako Erankizun Politikoen Epaitegiaren jarduerak hain zuzen ere. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak garatutako memoriaren politika publikoei buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Elecciones generales en Navarra, 1876-1890, Pamplona/Iruña, UPNA, 1998 eta Expolio y castigo. La represión económica en Navarra, 1936-1945...1966, Pamplona/Iruña, Gobierno de Navarra, 2021 liburuen egilea da.