Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuek, 20. artikuluan, Gobernu Kontseiluari esleitzen diote Unibertsitateko irakaskuntzarako programazioa urtero onesteko eginkizuna, eta, aldi berean, Estatutu horien 29. artikuluak ezarria da ikastegiko batzordeei dagokiela irakasgaien eskaintza egitea irakaskuntzarako programazioaren jarraibide orokorrekin bat etorriz.
Unibertsitate Graduko eta Masterreko ikasketetarako taldeen eskaintza egiteko baldintzak Europako Unibertsitate Eremura egokitzen diren Ikasketa Ofizialak Antolatzeko Jarraibideek ezartzen dituzte; 2018ko martxoaren 7ko Gobernu Kontseiluaren erabakia da (ikusi araudiaren eta eskuliburuen apartatua), zeinak aldatu egiten baititu 2011ko martxoaren 31ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsi ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Ofizialak Antolatzeko Jarraibideak.
Zer onesten den Gobernu Kontseiluan:
Irakaskuntzarako Programazioari buruzko erabakia 2024/25 (zerrenda dinamikoak ikusi behar dira Irakaskuntzarako Programazioaren oraingo egoera zein den jakiteko).