NUPen Arrosadia Ludoteka Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideen erantzukizun pertsonalak, familiakoak eta lanekoak bateragarri egiteko gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eskaintzeko zerbitzua da.
Zerbitzu dibertigarria da. Umeak taldean egoten dira, eta ongi pasatzen dute; beren autonomia, berezkotasuna, parte-hartzea, harremanak eta sormen gaitasuna eta trebetasun pertsonalak bultzatzen dira, bai eta umorea, ongizatea, zoriontasuna eta alaitasuna ere.