NUPeko Liburutegia: 25. urteurrena
Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegia
Aurkezpena

Gure Liburutegiak 25 urte bete ditu. Gaur den egunean, informazioz eta jakintzaz hornitzen du Unibertsitatea, eta fruitu ederrak ematen dizkio gizarteari. Osasuna opa diogu NUPen muina den horri, geroak ekarriko dizkion erronkei aurre egiteko. 25. urteurrena ospatzeko, plazara atera nahi dugu Liburutegia.
Programa
ERAKUSKETAK
Erakusketa: “Jakina, NUPen muina” / “Con razón, el corazón de la UPNA”
2019ko urriaren 9tik abendura
Bisita gidatua: urriaren 9an, 12:00etan.
Liburutegiaren 25. urteurrena ospatzeko erakusketa.
Tokia: Ikasgelategiaren eta Liburutegiaren arteko gunea.
Erakusketa birtuala: “Sáenz de Oiza eta Liburutegiaren 25. urteurrena”
Erakusketan Sáenz de Oizaren lan nagusiak izanen dira ikusgai, eta arreta berezia emanen zaie Unibertsitatearen eraikuntzari eta bere eraikin ospetsuenari: Liburutegia.
Sarbidea erakusketa birtualera
Urriaren 9an (asteazkena)
- 12:00. 25. urteurrena ospatzeko jardueren hasiera.
Bisita gidatua “Jakina, NUPen muina” erakusketara.
- 18:00. Zientziari buruzko solasaldiak: “Arkitektura eta jakintza”.
Solaskideak: Javier Sáenz Guerra (Francisco Javier Sáenz de Oizaren semea), Carmen Echeverría, Arantza Mariskal, Ángel García Sanz eta Garazi Aizkorbe.
- 20:00. NUPeko Antzerki Taldea. “Algún amor que no mate”, Dulce Chacón-ek sortua.
Urriaren 10ean (osteguna)
- 17.45. Liburutegiaren 25. urteurrena dela medio antolatutako mikrokontakizunen lehiaketaren sari banaketa.
- 18:00. Zientziari buruzko solasaldiak: “Teknologia adimenduna osasunaren zerbitzura”.
Solaskideak: Maite Mendioroz, Lucía Martínez, Luis Serrano
- 19.45. Zumbako masterclassa.
Urriaren 11n (ostirala)
- 12:00. Sariak emateko ekitaldi instituzionala.
*16:30etik aurrera NUPeko txartela erakutsi behar da sartzeko, toki guztiak bete arte.
- 17:00. Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren aurkezpena.*
- Monologoak: “Risarchers”.
- Zientziarekin eta teknologiarekin lotutako emakumezko ikasleentzako ikasketa amaierako lanen lehiaketako sariak ematea.
- "Yo quiero ser científica” lehiaketako sari banaketa.
- 18:00. Zientziari buruzko solasaldiak: “Emakumeak etorkizuneko munduan”.*
- Mar Rubio: “Utopia eta distopia ekonomikoak”.
- Idoia Labayen: “Obesitatea eta diabetesa: izurrite bat”.
- Marta Macho: “Emakumeak zientzian”.
- 20:00. Liburutegiaren 25. urteurrena ospatzeko kontzertua.*
Volver