Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikasgelategia eta Sario Eraikina)
Antolatzailea(k): NUPeko estatistika, informatika eta matematika saila; Nafarroako Estatistika Institutua (NaStat); Iruñeko Irakasleen Laguntzarako Zentroa; Tornamira Elkartea.
Jardunaldi hauek irakaskuntza etapa ezberdinetako matematika irakasleen topaleku izan nahi dute, haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitatera arte, foro bat matematikako irakasleek ezagutaraz ditzaten euren lanak, esperientziak edota interesak. Horrez gainera, kultura matematikoa transmititzeko eta ikusgai egiteko leku bat izan dadila espero dugu.
Komunikazio eta tailerren proposamenak aurkezteko epea zabalik dago, irailaren 20ra arte.
Komunikazio baten proposamena egiteko, jaitsi ezazu txantiloi hau eta bidali harremanetarako helbidera irailaren 20a baino lehen.
Tailer baten proposamena egiteko, jaitsi ezazu txantiloi hau eta bidali harremanetarako helbidera irailaren 20a baino lehen.
"Estadística a través de la resolución de problemas", por Pablo Beltrán-Pellicer (Universidad de Zaragoza)
Behin jardunaldiak amaitu ostean, komunikazioen eta tailerren informazioa hemen publikatuko da.
Sakatu ezazu esteka honetan Nafarroako Matematika-Talentu Tailerreko
kartelera sartzeko, DBH3ko ikasleei zuzendurik.
Izen ematea zabalik da 2024ko urriaren 18ra arte
Oharra:
Izen emate hau unibertsitateko ikasle eta irakasleentzat da, baita Nafarroatik kanpoko pertsonentzat ere.
Nafarroako irakaslea baldin bazara Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzan, edota Lanbide Heziketan, EDUCA bidez eman beharko duzu izena.
aitzol.lasa@unavarra.es