Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Non: Online
Antolatzailea(k): Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Giza eta Hezkuntza Zientzien Saila
SEDLLen XXI. kongresu honek multimodalitatearen irakaskuntza nola landu eta ikaskuntza-ingurune berriak gelan nola txertatu eztabaidatzeko eta aztertzeko gunea izan nahi du. Gaur egun informazioko eta komunikazioko teknologia (IKT) berriak, -eta bereziki bitarteko digitalak-, direla medio, gure arteko komunikazioa franko aldatu du, eta konplexuago bihurtu da erabiltzen diren bitartekoen eta moduen aldetik. Bertako eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan multimodalitatea giza komunikaziotzat jo izan da, baina IKT berrien hedatzeak komunikazioaren multimodalitatearen izaera gehiago nabarmendu du, askotariko moduak (soinua, idazketa, irudiak, bideoak, etab.) eta hainbat sistema (kolorea, espazioa, begiradak, keinuak, etab) barne hartzen baititu.
Era berean, IKTen erabilerak ikasteko ingurune berriak sortu ditu, eta orain ingurune berri horiek edukien aurkezpena aberastu dezakete, modu multimodalean egiten bada, lan egiteko era kolaboratzaileagoak susta ditzakete, eguneratuak egoten diren iturri agorrezinetarako bideak ireki ditzakete, gelatik kanpoko ikaskuntza bultza dezakete, eta, bide batez, espazioaren eta denboraren mugarik gabeko komunikazioa erraz dezakete. Laburbilduz, irakaskuntzako metodologietan aukera berriak eskain ditzakete. Aukera hauek denak ez daude oraindik guztiz txertatuak ikasgeletan eta, alde honetatik, ahaleginak egin beharko lirateke ikasleei irakurtzen eta interpretatzen erakusteko, eta elementu multimodal hauek txertatzeko, ikaskuntza osatuago izan dadin eta ikasleek berek gaitasun berriak gara ditzaten.