• ES
  • EU
  • EN

Biltzarrak

Osasun arloko ezberdintasun sozialak pandemia garaian

Non: Online
Antolatzailea(k): Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra

Aurkezpena

Osasunaren eta ezberdintasun sozialaren arteko erlazioa eta horrek kolektibo behartsuenei nola eragiten dien aztertuko dira jardunaldi honetan. Osasun politika hobetzeko aurrerapausoak ematen lagunduko diguten alderdi oinarrizkoetan sakonduko dugu.

Horren bidez, eztabaidarako eta hausnarketarako gune bat sortu nahi da, konfinamenduaren eta covid-19ak eragindako pandemiaren testuinguruan talde ahulenetan hartutako osasun-neurrien eragin nagusiak identifikatzen laguntzeko. Era berean, osasun arloko politika sozialen plangintzaren arloan dauden erronka nagusien identifikazioan sakondu nahi da.

Programa

Programa osoa

  • 16:00 - 16:15. Hasiera - Jardunaldiaren aurkezpena (Santos Induráin, Begoña Pérez)
  • 16:15 - 17:45. Eztabaida mahaia: Osasun arloko ezberdintasun sozialak eta covid-19a (Pedro Gullón, Amaia Bacigalupe, Lucía Martínez)
  • 17:45 - 19:15. Eztabaida mahaia: Nola txikiagotu pandemiatik eta haren kudeaketatik eratorritako osasun arloko ezberdintasunak (Usama Bilal, Elena Aldasoro, Unai Martín)
  • 19:15. Jardunaldiaren amaiera

Izen-ematea

Doakoa, esteka honen bidez: https://forms.gle/NM3pnYuXEChDSvKX8

Harremanetarako

catedraunesco.ciudadania@unavarra.es