Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Data: 2019ko azaroaren 07a - 2019ko azaroaren 08a
Non: Jerónimo de Ayanz eraikineko hitzaldi aretoa (NUP) eta Iruñeko Planetarioa
Antolatzailea(k): I-Communitas (NUP), PAUMA eta New Age Learning elkartea
Hezkuntza-komunitateko kide guztientzat antolatu dira jardunaldi hauek. Parte-hartzaileek modua izango dute gazteen eguneroko bizimoduan bideo-jokoek duten presentzia gero eta handiagoari nola aurre egin ikasteko. Hezkuntzaren arloan, baliabide elektroniko horiek azaldu zirenetik erronka berri askori heldu behar diegu, esaterako, ikasi behar dugu gazteak bideojokoetan jolasten ari diren bitartean haiekin batera nola egon eta bideo-jokoak ikasteko baliabide gisa nola erabili; izan ere, aukera interesgarriak eskaintzen dituzte, eta badituzte arrisku batzuk ere. Zer egin behar dugu buruan jolastea baino ez duten ikasleekin? Zenbat orduz utzi behar diot semeari edo alabari kontsolarekin jolasten? Zer bideo-joko dira egokiak semealabentzat? Erakarriko dut ikasleen arreta bideo-jokoen bidez? Ikasiko dute modu horretan nik irakatsi nahi diedana? Nire semea friki bat da? Galdera horiei eta gisakoei erantzun nahi diegu mintegian, erronka horiek pil-pilean baitaude gaur egun.