Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Non: Sario eraikina. 04 ikasgela
Antolatzailea(k): Cátedra UNESCO
Michäel Löwy (São Paulo, Brasil, 1938) frantses eta brasildar jatorriko soziologo eta filosofo marxista bat da. Gaur egun, ikerketa-zuzendari emeritua da CNRS (Frantziako Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionalean) eta irakaslea EHESS (Gizarte Zientzien Goi Mailako Ikasketen Eskolan Parisen). 2001. urtean Nazioarteko Manifestu Ekosozialistaren egilekide izan zen. Löwyk hasieratik parte hartu du Munduko Gizarte Foroan eta hainbat ponentzia aurkeztu ditu bertan. Espezialista handia da erlijioaren gertakaria gaian eta, bereziki, berak askapen kristautasun izenarekin definitzen duen gaian.
Bere lanen artean, aipatzekoak dira: El pensamiento del Che Guevara (Siglo XXI, Mexiko), La teoría de la revolución en el joven Marx (Siglo XXI, Mexiko), La guerra de los dioses : religión y política en A. Latina (Siglo XXI, Mexiko DF), Walter Benjamin : Aviso de incendio (Fondo de Cultura Económica, Buenos Aires), El Marxismo en America Latina. Antología (LOM, Txile) eta Ecosocialismo (Herramienta, Buenos Aires).
Ekologista askok Marx kritikatzen dute, produkziozaletzat hartzen baitute. Kritika hori okerra da. Marxek azaltzen du kapitalismoak langileen indarrak agortzeaz gainera, lurraren beraren indarrak ere agortzen dituela, eta naturaren aberastasuna ere bai.
EKOSOZIALISMOaren ustez ez da aski egiten produkzio aparatua eta jabetza ereduak aldatzearekin. Beharrezkoa da kontsumoaren eredu kapitalista aldatzea, ezertarako balio ez duten objektu artifizial eta arriskutsuen produkzio masiboan oinarritzen baita. Xedea da gizartearen egiazko beharrei erantzutea eta eguneroko bizimodua iraultzea, diruaren kultura ezeztatzeko.
Zenbait sektorek "urritu" beharrean, desagertu egin beharko lukete, bereziki publizitateak. Beste batzuk murriztu egin beharko lukete, ibilgailuen produkzioak gehienbat. Aldiz, beste batzuk hazi eta garatu egin behar dira, adibidez, energia berriztagarrien eta nekazaritza ekologikoaren sektorea.
Hegoaldeko Herrialdeak garatu egin behar dira, baina Mendebaldeko produkzio eta kontsumo eredu jasanezina imitatu gabe, eta lehentasuna emanda nekazarien nekazaritzari, elikagaien subiranotasunari, osasun publikoari, herri-artisautzari, energia berriztagarriei, eta barne merkatura bideratutako industriari.
catedraunesco.ciudadania@unavarra.es