• ES
  • EU
  • EN

Biltzarrak

Hitzaldia: "Gaur egungo gizarte hiritartasunari buruzko gatazka"

Non: Sario Eraikina, 04. Ikasgela. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Antolatzailea(k): Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Aurkezpena

Hiritartasunaren nozioa gizarte zientzien esparruko eztabaida ugariren ardatz bihurtu da azken urteotan. Protagonismo hori lortu du, areagotu den gaur egungo hiritar izaeraren higatze prozesu bat identifikatu ondoren hainbat azterketa sozialen bidez. 

Lanaren erregularizazioak eta Gizarte Ongizatearen eraketak balio izan zuten langile-klaseari hainbat egiazko eskubide emateko, eta, are bazterreko taldeei ere, oinarrizko ondasun eta zerbitzu publikoak emanak zizkieten. Hala ere, zenbait gizarte eraldaketak (krisia lan esparruan, indibidualizazio prozesuak, gizarte-politiken mugatze gero eta handiagoa, zaurgarritasunaren hedapenak, prekarietateak eta abar) eragin dute gizarte hiritartasunak, baliabide horietara iristeko bermetzat hartuta, hondatze nabarmena pairatu izana.

Ildo horretatik, Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak egoki ikusten du zenbait gako nagusi ematea gizarte hiritartasunari eragiten dion gatazka honi buruz hausnartzeko xedez Horretarako, gaian ospe handiko aditu bat gonbidatzen da, ondoren aipatzen den hitzaldian parte har dezan.

Harremanetarako

E-mail: catedraunesco.ciudadania@unavarra.es