Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Non: Sario eraikina, 04 aretoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Antolatzailea(k): Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Gizarte zerbitzuak gaindituta daude krisiak jotako familiak gero eta gehiago direlako, eta beren eskaerak ere gero eta handiagoak direlako. Gertaera honek bat egiten du sistemaren muga historikoekin; izan ere, sistema horren ezaugarriak dira hainbat funtzio batera bete behar izatea, administrazioaren hainbat mailaren mendekoa izatea eta baliabide gutxi edukitzea.
Hau honela, Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak uste du beharrezkoa dela gogoeta sakon bat egitea, babes-sistema honi eta bere profesionalei eskatzen zaien erantzukizun sozialari buruz.
Izen ematea doakoa da eta ondoren esaten den helbide elektronikoaren bidez egin behar da (catedraunesco.ciudadania@unavarra.es) azaroaren 12a baino lehen, esanez izena, deiturak, eta NAN zenbakia, gero bertaratze-agiriak egin ahal izateko.
catedraunesco.ciudadania@unavarra.es