• ES
  • EU
  • EN

Biltzarrak

1go Nazioarteko Simposioa "Gazteen Kultura Bisualaren ekoizpena artertzen duen ikerketa mapeatzen eta ebaluatzen"

Data: 2013ko azaroaren 22a - 2013ko azaroaren 23a
Non: Nafarroako Museoa. Santo Domingo Kalea, 47. Iruñea
Antolatzailea(k): EDARTE. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoko EDARTE ikerketa taldeak “Ird kntsmtzlk bno gehig. Gazteen Kultura Bisualaren ekoizpena aztertzen duen ikerketa mapeatzen eta ebaluatzen“ lehen Nazioarteko Simposioa iragartzen du. Jardunaldia Iruñean ospatuko da 2013ko azaroaren 22 eta 23 bitartean.

2010tik geroztik EDARTE ikerketa taldea “Jóvenes productores de cultura visual: competencias y saberes artísticos en educación secundaria” (EDU 2009-13712) proiektuan murgilduta dabil. Orain, ikerketa honen azkeneko fasean, bilera zientifiko bat antolatzea beharrezkoa ikusi dugu, gure ikerketaren emaitzak ezagutza eremu honetan lan egin duten nazioarteko beste ikerketa taldeekin partekatzeko.

Topagune honen helburua hirukoitza da: lehenik, Kultura bisualaren ekoizle diren gazteei buruz azkeneko 5 urteetan munduko hainbat lekutan egin diren ikerketa ezberdinak ezagutzera eman. Bigarren, beste adituekin batera ikerketa eremu hau estrukturatzen lagundu dezakeen gaiaren mapa baten sorrera ahalbidetzea. Azkenik, gure ikerketa proiektua ebaluatzea, helburuak, metodoak eta emaitzak, beste taldeek beraien ikerketetan lortutako emaitzekin alderatuz.

Azaldu dugun bezala, gonbidatutako adituen topagune bat da hau, hortaz ez dira beste ikertzaileen komunikaziorik onartuko. Hala ere ikerlarien aurkezpen bakoitzaren ondoren egingo diren eztabaidetan sinposiora inskribatzen diren pertsonen ekarpenak ongietorriak izanen dira.

Sinposioaren eztabaida ildoak hauek dira:

  • Kultur Bisualaren ekoizle diren gazteekin egiten den ikerketen inguruko arazo etiko eta akademikoak.
  • Medioen hezkuntza eta gazteen KB ekoizpena
  • Hezkuntza artistikoa eta gazteen KB ekoizpena
  • Museoak eta gazteen KB ekoizpena
  • Gazteen ekoizpen digitala eta KB
  • Gazteen gaitasunak/ezagutzak/jakintzak eta KB ekoizpena
  • Hezkuntza eta ikerketa esperientziak eskoletan eta KB ekoizpena

Programa

Argibide gehiago

Izen-ematea

Inskripzioa dohainikoa da. Izen-ematea info@edarte.org-ra posta elektroniko bat bidaliz egingo da, postan izena eta bi abizenak zehazten direlarik.

Egoitza

Gomendatutako ostatuak

Hotel Hemingway Pamplona – Iruñea
Amaia Kalean, 26 1º Ezk
31004 Iruñea
+34 948 98 38 84
info@hostelhemingway.com


Hotel Maisonnave
Nueva kalea, 20
31001 Iruñea
+34 948 22 26 00
informacion@hotelmaisonnave.es

Informazio gehiago: Nafarroako Turismo Bulegoa