Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Arrosadiko Campusa. Sario Eraikina
Antolatzailea(k):
TORNAMIRA Nafarroako Matematika Irakasleen Elkarteak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatistika eta Ikerketa Operatibo Sailarekin batera, Nafarroako Matematika Hezkuntzari buruzko Hirugarren Jardunaldiak antolatzen ari dira. Zehatz-mehatz, urriaren 25 eta 26an eginen dira.
Jardunaldien xede nagusia da irakasleen topagune bat aurkitzea haur hezkuntzaren alditik unibertsitateko aldira, gure erkidegoko matematika irakasleen lanen, esperientzien eta kezken komunikaziorako foro bat, bai eta nafar gizartean matematikaren kultura transmititzen eta agertarazten lagunduko duen beste elementu bat ere.
Edizio honetan, Estatistikaren irakaskuntza izango da jardunaldien gai-ardatza, eta horrek "2013-estatistikaren nazioarteko urtea" ekimenaren barnean sartzen ditu. Hainbat erakunde akademiko eta ofizialek mundu mailan bultzatutako ekimena da, estatistikak gure gizartean duen egitekoa agertarazteko.
Izen-ematea doakoa da eta zabalik dago irailaren 11tik urriaren 21era. Irakasle parte-hartzaileek IGIaren ziurtagiria, 10 prestakuntza-ordukoa, hartuko dute. Honelaxe egingo da izen-ematea:
Txosten edo ikasgelako esperientzia bat aurkezteko
Txosten bat aurkeztu edo matematikaren irakaskuntzarekin lotutako ikasgelako jarduera baten berri eman nahi baduzu (edozein gai-bloke), arren, idatzi helbide elektroniko hauetako batera. Halaber, ekarpen interesgarriren bat egin dezaketen lankideen izenak jakinarazteko aukera duzu. Gero guk deitu edo idatziko diegu beraiei:
Javier Bergasa: bergasl@educacion.navarra.es
José Antonio Moler: jmoler@unavarra.es