Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Non: Olibondoak eraikineko Gradu Aretoan. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Antolatzailea(k): NUPeko Energia Berriztagarrien Katedra
Egoera ekonomikoa zaila bada ere, eta presiopean badaude ere, energia berriztagarriek aukera bideragarri bakarra izaten jarraitzen dute ingurumena errespetatuko duen, eta, finean, etorkizuneko belaunaldiekin arduratsua izango den etorkizun energetiko iraunkor bat bermatzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedrak antolatutako III. Hitzaldi Zikloak energia berriztagarrien alderdi teknologiko eta sozioekonomiko nagusien zabalkundean egindako ibilbidea egonkortzen du, eta, kasu honetan, gai hauek ditu aztergai: energia hauen garapena Europako eta Espainiako gaur egungo testuinguruan, offshore teknologia eolikoak eta kontzentrazioko eguzki zentral termoelektrikoak. Horretarako, zikloak gai horietan aitortutako ospea eta energia berriztagarrien esparruan ibilbide luzea duten adituak gonbidatu ditu.
Zuzendaria: Pablo Sanchis Gúrpide
Zuzendari teknikoa: David Astrain Ulibarrena
Idazkari teknikoa: Idoia San Martín Biurrun
catedra.renovables@unavarra.es
Telefonoa: 948 169 597
www.unavarra.es/catedra-energias-renovables