• ES
  • EU
  • EN

Biltzarrak

I Jardunaldiak Unibertsitateari eta Garapenerako Hezkuntzari buruz

Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Antolatzailea(k): Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako errektoreordetza

Aurkezpena

Garapenerako lankidetzaren esparruan eta are berriagoa den garapenerako unibertsitate lankidetzaren esparruan (GUL), gero eta pisu handiagoa hartu du Garapenerako Hezkuntzak (GH), eta hiritar solidario eta giza eskubideekin konprometituak prestatzeko oinarrietako bat bihurtu da. Goi mailako hezkuntzaren esparruan, GHk unibertsitatean integratzeko zenbait modu aurkitu ditu, eta horien artean aipagarrienetako bat da garapenerako lankidetzaren esparruko unibertsitateko mugikortasun programek ematen dutena. Esperientzia mota hauek eskaintzen dituzten ikuspegi anitzetako aukerak direla medio (ikasleak, irakasleak, unibertsitateak, ggke-ak, etab.), gero eta gehiago daude eta jadanik pertsona askok parte hartu dute hainbat erakundek eskainitako modalitate ezberdinetan. NUPeko Prestakuntza Solidarioa izan da programa aitzindarietako bat esparru honetan. Programa horrek hamar urte bete zituen 2011n. Urtemuga horrek eskainitako abaguneaz baliatuz, jardunaldi hauek egitea proposatzen da, gaiari buruz hausnartzeko gune bat sortzeko, eta gaian zeresana duten pertsona eta erakunde guztiek beren iritzia eman eta esperientzia parteka dezaten.

 

Programa

Egitaraua

Izen-ematea

Inskripzioa eta matrikula egiteko urratsak.

Matrikula:
•100 euro irailaren 15a baino lehen. Egun horretatik aurrera, 120 euro.
•40 euro ordainduko dituzte NUPeko Unibertsitateko komunitateko kideek, langabezian dauden pertsonek, Nafarroako GKEen Koordinakundeko GKEetako kideak.

Matrikula kontu zenbaki honetan ordaindu behar duzu:

•3008.0001/18.0700190523
•BIC: BCOEESMM008
•IBAN: ES16 3008.0001.1807.00190523
•GUF: 30.41.00.3336

Ordainketaren azalpena: GH jardunaldiak. Izena eta deiturak
Egiaztagiria eskaneatuta bidali behar da beheko inprimakiaren bidez.
Inskripzio orria web honen bidez bete behar duzu.
 

Egoitza

Zerrenda