Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Non: Sario eraikineko Fernando Remacha Aretoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Antolatzailea(k): Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedratik gonbit egiten dizuegu antolatu dugun ekitaldi berri batera.
“Bakeari, Gatazkei eta Bizikidetza”ri buruzko ikastaroa da, eta maiatzaren 11, 12 eta 13an egingo da Sario eraikineko Fernando Remacha Aretoan (Nafarroako Unibertsitate Publikoan)
Bakeari, gatazkei eta bizikidetzari buruzko gogoeta oinarrizkoa egin nahi dugu gai hauek lantzen dituzten pertsona eta erakunde aipagarrien eskutik. Gogoeta hori erabilgarria izatea nahi dugu eta baliagarria gaur egun denok ditugun arazoei aurre egiteko eta motibazio politikoko indarkeriaren ondorioetan nahasita egotetik eratorritako arazoei aurre egiteko.
Itxaropen unea da hau, eta, aldi berean, ardura handiz jokatzeko unea denon artean justizia eta bake iraunkorrak eta bizikidetza adiskidetua erdiesteko.
Inskripzioa doakoa da, eta hori egiteko zure izena, deiturak eta posta elektronikoko helbidea edo harremanetarako telefono zenbakia jakinarazi behar dituzu:
Inskripzioa eginez gero jardunaldietako materialak, eta, beharrezkoa bada, asistentzia ziurtagiria eta hautaketa libreko kreditu bat lortuko dira. Nolanahi ere, hitzaldi eta mintegi guztiak jende guztiari zuzenduak daude.
Tel. 948166190
Fax. 948166190
catedraunesco.ciudadania@unavarra.es
www1.unavarra.es/catedraunesco