Hasiera > Gaurko gaiak > Biltzarrak
Non: Fernando Remacha aretoa eta 04 ikasgela. Sario eraikina.
Antolatzailea(k): Irakaskuntzako Errektoreordetza eta Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako Errektoreordetza
Emaitzak eta kontuak garden eta jendaurrean emateko garai honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bereziki hartu ditu bere gain egiten dituen jardueren kalitatea eta bikaintasunari begiratzen dion eredu baten jarraipena.
Giro horretan antolatu dira Ikasketen Kalitatearen Kudeaketari buruzko I. Jardunaldiak. Helburutzat dute Unibertsitateko komunitate osoari jakinaraztea zein diren ikasketen kalitatea barnean kudeatzeko Unibertsitateak dituen ekintzak, eta irakaskuntza horren euskarri diren tresna berritzaile batzuen berri ematea.
Jarraian azalduko dugun bezala, jardunaldietan 6 sail daude, eta sailetako bakoitzean saio bat edo gehiago. Hasieran sail orokor bat dago, Unibertsitatean kalitatearen oinarrizko hastapenen berri emateko. Bigarren sailetik aurrera NUPen ezarri diren estrategiak eta metodologiak aurkezten dira.
5 ordu (Martxoaren 2an, asteazkena, 9:00etatik 14:00etara)
1. Kalitatea bermatzeko barne prozedura. Kalitatearen Barneko Berme Sistemak (KBBS): Titulazioen jarraipena egiteko eta horiek egiaztatzeko eta akreditatzeko moduak. (Laureano González, ANECAko Ikasketen eta Erankuden Ebaluaziorako koorkinatzailea)
2. CEI (Nazioarteko Bikaintasun Campusa) eta haren erronkak NUPeko ikasketetan. (Alfonso Carlosena García NUPeko Ikerketarako errektoreordea)
3. ZZer da KBBS izenekoa? Zertarako da? Nola ezarri KBBS bat arrakastaz? Irakaskuntzaren, ikerketaren eta zerbitzuen kalitatea. (Santiado Roca, Plangintza, Ebaluazio eta Kalitatearen Arloko zuzendaria, UPC)
4. Mahai ingurua + eztabaida irekia gonbidatuekin.
3 ordu (Martxoaren 2an, asteazkena, 15:30etatik 18:30etara, edo martxoaren 3an, osteguna, 9:30etatik 13:00etara)
1. NUPeko KBBS. Eredu orokorrari egokitzeko modua eta NUPen kalitate politika. Ikastegietako Kalitatearen Berme Batzordeen (IKBB) funtzionamendu. (Jesús Mª Pintor Borobia, NUPeko Irakaskuntza errektoreordea)
2. NUPeko KBBS. Prozedurak, adierazleak eta txostenak. (Kontu-ikuskaritza Antolamendu eta Kalitate Unitatea, NUP)
3. Unibertsitateko Informazio Sistema eta emaitzak kudeatzeko tresnak. (Kontu-ikuskaritza Antolamendu eta Kalitate Unitatea, NUP)
ordu 1 (Martxoaren 3an, osteguna, 13:00etatik 14:00etara, edo martxoaren 3an, osteguna, 17:30etatik 18:30etara)
1. Gaitasunak ebaluatzeko tresna. (Juan Gallego, Unibertsitateko Enplegu Zerbitzua, NUP)
ordu 1 (Martxoaren 3an, osteguna, 15:30etatik 16:30etara, edo martxoaren 4an, ostirala, 9:30etatik 10:30etara)
1. NireIkasgelategia - Hezkuntza berrikuntzarako tresna. (Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegia, NUP)
ordu 1 (Martxoaren 3an, osteguna, 16:30etatik 17:30etara, edo ostirala, martxoaren 4an, 10:30etatik 11:30etara)
1. NireIkasgelategia - Kalitatea kudeatzeko tresna: emaitzak eta jarraipena. Tutoretza Plana. Mugikortasuna. Inkestak. (Kontu-ikuskaritza Antolamendu eta Kalitate Unitatea, NUP)
2 ordu (Martxoaren 4an, ostirala, 12:00etatik 14:00etara)
1. Titulazioak EUEra egokitzeko modua. Tituluak birtitulatzeko modua. Kredituen balioa aitortzea eta kredituak transferitzea. (Jesús Mª Pintor Borobia, NUPeko Irakaskuntza errektoreordea)
2. Ikastegien ordezkariak egongo dira ikasleei arreta ematen.